Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa - Eduardo Chillida. Oyarak

Erakusketa - Eduardo Chillida. Oyarak

  • erakusketaren irudia

Eduardo Chillida, Oyarak Zabalaga baserriak hartuko duen atzera begirako erakustaldiaren izena da, Chillida Leku berriz irekiko dela ospatzeko. Ignacio Chillida eta museoaren ikerketa-taldea izango dira erakusketaren komisarioak; laurogeita hamar pieza baino gehiago bilduko ditu, eta eskultorearen ibilbide artistiko osoa berrikusiko du: 40ko hamarkada –figurazioa gauzatu zueneko garaia–; burdina ezagutu zueneko garaia, bere lanaren objektu gisa; bere lengoaia pertsonal-pertsonalaren garapena; eta azkenik, 2000. urtea.

Udalherria: Hernani

Lekua: Chillida Leku Museoa

Hasiera: 2019/04/17

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 10,00 / 12,00 €

Chillida Leku Museoa

Jauregui Auzoa 66 (20120) Hernani

Telefonoa: 943 33 60 06
Faxa: 943 33 59 59
Weba: http://www.eduardo-chillida.com/
Emaila: chillida@museochillidaleku.com

Chillida-Leku Eduardo Chillidaren (Donostia 1924) obra biltzen duen aire zabaleko museoa da. Museoa Zabalaga baserriaren, Hernanin (Gipuzkoan) 1594an eraikitakoaren, inguruan dago antolatuta.

Eduardo Chillida, Oyarak erakusketak burdinaz, granitoz, alabastroz, igeltsuz eta paperez egindako obrak bilduko ditu, baita multzo garrantzitsu batzuk ere, hala nola Grabitazioak –paperez egindako eskulturak, non erliebeak eta hutsuneak garrantzi berezia hartzen baitute–, Lurrak eta Óxidos (Oxidoak), txamota-lurrez landutako piezak.

Eduardo Chillida, Oyarak erakusketak Eduardo Chillida ondorengotzaren obrak izango ditu baina, horrez gainera, museo, erakunde eta bilduma  pribatuen maileguetatik datozen piezak –ia inoiz erakutsi ez diren lanak– ere bilduko dira. Burdinazko eskultura nabarmenei dagokienez, Deseoso (Gogotsu) (1954, la Caixa Fundazioa) eta Del plano oscuro (Plano ilunari buruz) (1956, ICO Fundazioa, Reina Sofía Museoaren gordailua), bai eta beste zenbait pieza nabarmen ere, hala nola Hierrosde temblor III (Ikara-burdinak III) (1957), Yunque de sueños VII (Amets-ingudea VII) (1959) eta Buscando la luz (Argiaren bila) (1997).

Lanen testuingurura hurbiltzeko, erakusketan artxiboko material nabarmena egongo da ikusgai, hala nola argazkiak, eskuizkribu  originalak, gutunak eta eskultorearen ibilbide artistikoaren lehen urteetako erakusketen katalogoak. Horiek guztiak Eduardo Chillidaren artxibokoak dira, zeina museoan kontserbatzen baita modu iraunkorrean.



Ekei Kulturweb S.L.L.