Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Azpeitiko Ignazioak

Azpeitiko Ignazioak

  • Egaña Gozotegia

Ignazioak: Azpeitiko herrian egindako ohiko pastelak.

Udalherria: Azpeitia

Lekua:  Azpeitia

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Uranga Azpeitiko gozotegi historikoa da; gozogintzan mende batetik gorako esperientzia dauka. Clemente Egañak eta Nicolasa Otegik, 1902. urtearen bukaeran, likore eta ardo saltoki bat sortu zuten, Santo Domingo kalean (gaur egun Goiko Kale). Seme-alabek dendarekin jarraitu, eta haren jarduera zabaldu zuten: elikagai denda bihurtu zen. 1964an, plazako arkupeetan lokal bat irekita, gozotegia martxan jarri zuten. 1971n berriz aldatu zuten tokiz, gaur egungo kokalekua den Goiko Kalera, lehenengo denda sortu zuten tokiaren parera. Gaur egun, Egaña gozotegiak familia-denda izaten jarraitzen du.

Javier Egañak 1968an sortu zituen inaxioak etxeko berezitasuna, baita Egaña gozotegiaren bereizgarria ere. Mazapan ore batez egindako pastelak dira. Orea egiteko, almendrak, azukrea, arrautzak eta gurina erabiltzen dira. Orea hostorezko tartaletetan jarri, almendra xerrak bota eta egosi egiten dira.

Osagaiak: Almendrak, azukrea, arrautzak eta gurina.

Egaña gozotegia - Goiko Kale, 10 (Azpeitia) 943 81 18 85 / Landeta Hiribidea, 19 (Azpeitia) 943 81 50 09

Iturria: Historia de la confitería y repostería vasca, José María Gorrotxategi Pikasarri. Sendoa arg., 1987.



Ekei Kulturweb S.L.L.