Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Txotx gourmet

Txotx gourmet

  • Kartela

Gastronomia, kultura eta bertako produktuak dastatzea gustokoa baduzu, Sagardoetxeako esperientzia honek sagardoaren lurraldeko produktu nagusiaz gozatzeko eta bere kultura ezagutzeko aukera emango dizu: sagardoa. Sagardo naturala txotx-etik dastatuko duzu, beste sagardo mota batzuk ezagutu eta sagardoaren kulturako beste edari batzuk dastatuko dituzu gourmet pintxo berezi batzuekin lagunduta.

Udalherria: Astigarraga

Lekua: Sagardoetxea

Ordua: 

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 10,00 / 22,00

Sagardoetxea. Euskal Sagardoaren Museoa

Kale Nagusia, 48. (20115) Astigarraga

Telefonoa: 943 550 575
Faxa: 943 550 575
Weba: http://www.sagardoetxea.com/
Emaila: info@sagardoetxea.com

Esperientziak barne hartzen dituen jarduerak

Sagardoetxea Sagardoaren Museoko bisita gidatua gida pribatu baten eskutik eta sagardoaren kulturaren inguruko sekretuen azalpena.
Sagardoa eta sagarraren eratorriekin egindako edarien dastaketa berezia gourmet pintxo batzuekin lagunduta:
Sagarraren eratorriak: Sagardo naturala txotx-etik, sagar muztioa, sagardo aparduna, postrerako sagardoa eta likore bat. Erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.
Gourmet pintxoak: Hegaluze, antxoa eta pipermin ogitartekoa, sagardotan egositako txorizoa eta Idiazabal gazta sagar dultzea eta intxaurrekin.
OHARRA: Bisita eta dastaketa gida pribatu batekin egingo dira.

Informazio praktikoa

Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00 edo 19:00etan. Igande eta jai-egunetan: 11:00, 12:00 eta 13:00etan.
Iraupena: Ordu bat
Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
Norentzat? Banakako, familia eta bikoteentzako.
Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi:
Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
Tarifak
Helduak: 22,00 € (bisita gidatua, sagardo dastaketa eta 3 pintxo gourmet barne) / Haurrak: 10,00 € (bisita gidatua, sagar muztioaren dastaketa eta 2 pintxo barne)



Ekei Kulturweb S.L.L.