Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Igartzara Ikustaldi Gidatuak

Igartzara Ikustaldi Gidatuak

  • Igartza Beasain
  • Imagen 2 de la galería de Igartzara Ikustaldi Gidatuak
  • Imagen 3 de la galería de Igartzara Ikustaldi Gidatuak
  • Imagen 4 de la galería de Igartzara Ikustaldi Gidatuak
  • kartela

Herrian bertan, Igartza auzoan, monumentu historiko artistiko multzo bat lekutzen da; bertara, Oria ibaiaren gaineko XII. mendeko zubi batetik sartzen delarik. Hor aipatzekoak dira Igarzako Jauregia (XV. mendekoa), burdinola eta bere zurezko presa, errota eta Dolarea (taberna, denda , ostatua eta ospitala)

Udalherria: Beasain

Lekua: Igartza Loinatz Auzoa

Hasiera: 2020/01/1

Amaiera: 2021/12/31

Sarrerak: 3,00 / 4,00

Aurtengo udaran, hainbat bisita tematizatu eskainiko ditugu Igartzako Monumentu Multzoan. Bisita gidatu hauek egiteko aurrez erreserba egitea eskatzen dugu segurtasun neurriak zihurtatu ahal izateko

Igartza Monumentu Multzoan, kultur ondare ezberdinak aurkitzen direnez, horien historia eta baloreak gizarteratzeko bisita gidatuak eskaintzen dira. Erdi Arotik hasi eta gaur egun arte, gizartearen arlo ezberdinek (lanbideak, ohiturak, botere-harremanak,...) Igartzan izan dituzten bilakaera historikoak ezagutu ditzakegu.

Bisita gidatuaren ibilbidea:

BIDEGURUTZEA
GURUTZEA
DOLAREA: igartzako benta zaharra
ZUBIA
ERDI AROKO DORRETXEAREN HARRESIEN ETA OINARRIEN HONDAKINAK
IGARTZA: Zurezko Jauregia (XVI-XIX mendeak)
PRESA: mendeko zurezko presa (XV-XVI mendeak)
BURDINOLA
ERROTA
ERMITA

Erreserba egiteko

Aurre erreserba taldeen kasurako da soilik. Horretarako, ondorengo formularioa bete edota aldez aurretik 943 08 77 98 telefonora deitu behar da. Banakako bisitetarako, ermitan kokatua dagoen informazio puntura gerturatzea nahikoa da.
mobile

Egunak eta ordutegiak

Banakako bisitariak
Uztailaren 1etik Irailaren 15a bitartean:
Asteazkenetik igandera: 11:30ean / 13:00etan / 16:30ean / 18:00etan
Jaiegun eta zubietan:
11:30ean / 13:00etan / 16:30ean / 18:00etan

Taldeak
Aldez aurretik hitzartutako egun eta orduan.

Prezioak
SARRERA OROKORRA - 4 €
HAURRAK - 3 € (5-12 urte bitartekoak)
TALDE PREZIOA - 3 € (15 lagunetik gorakoak)



Ekei Kulturweb S.L.L.