Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Gaztaren Interpretazio Zentroa

Gaztaren Interpretazio Zentroa

  • Zentroaren logotipoa
  • Gazta daztaketa
  • Kartela

Gaztari dedikatua Interpretazio Zentroa Idiazabalen.

Udalherria: Idiazabal

Lekua: Gaztaren Interpretazio Zentroa

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Gaztaren Interpretazio Zentroak bere ateak irekiko ditu ekainaren 1etik aurrera.

COVID 19 pandemiaren eraginez, Gaztaren Interpretazio Zentroa bere ateak istera behartua izan zen beste hainbat eraikin publiko eta museoen moduan. Hilabete zailak izan badira ere, ikastetxe taldeek eta elkarteek egindako erreserba guztiak bertan behera geldituta eta Aste Santua ere tartean izanik, aurrera egiteko ilusio osoz eta erakundeen garbitasun eta osasun gomendio guztiak betez ateak irekiko ditugu ekainaren 1etik aurrera.

Ekainean zehar astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian  (11.00-14.00) irekiko dugu eta astebukaeran goiz eta arratsalde (11.00-14.00 eta 16.00-19.00).
Uztaila eta abuztuan berriz egunero irekita egongo da ohiko udako 11.00-14.00 eta 16.00-19.00.

Hasera batean barne turismoa espero dugu eta alarma egoeraren faseak aurrera doazen heinean beste probintzia eta erkidegoetako bisitariak etorriko direlakoan gaude. Egoera honetan, badirudi bisitari askok turismo ez masifikatu eta jasangarri baten alde egingo dutela eta horren aurrean Goierri eskualdea ondo posizionatuta dagoela esango genuke. Gure kasuan, Gaztaren Interpretazio Zentroa, gaztandegiak eta herriaren ondare kultural, artistiko eta naturala  jomuga interesgarria izango dira ezbairik gabe.

Bisitari guztiei ahalik eta zerbitzu hoberena emateko helburuarekin ondorengoa izango da aplikatuko dugun protokoloa:

COVID 19 PROTOKOLOA

COVID 19aren aurrean jardunbide protokoloa Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan.

  • Bisita ordutegi berria Osasun Berme guztiak betetzeko:
    • Goizez  11.15 eta 12.30
    • Arratsaldez 16.15 eta 17.30.
  • Bisitako gehienezko pertsona kopurua: 10 pertsona (Talde bakar batean edo bitan: bikoteak, familiak, lagun talde txikiak...)
  • Zentroko sarreran lanpas desinfektantea.
  • Hidrogela Zentro sarreran. Sartu aurretik erabiltzea ezinbestekoa izango da.
  • Zentrora sartzen direnentzat maskarilaren erabilera nahitaezkoa izango da.
  • Gidak bisita osoan zehar pantaila babeslea erabiliko du.
  • Gazta dastaketa prestatzerako garaian maskarila erabiliko da.
  • Dastaketan erabilitako ontziak ontzi garbigailuan garbituko dira. Bestela erabili eta botatzeko materiala erabiliko da.
  • Dastaketa banakako plateretan zerbitzatuko da.
  • Bisitariek ezingo dituzte salmenta puntuko elementuak ikutu. Interesa izanez gero zentroko pertsonalak gerturatuko dizkie.
  • Erakusketako ukipen-pantaila gidak bakarrik ukituko du. 
  • Txartel bidezko ordainketa lehenetsiko da.
  • Bisita eta bisita artean bisitariekin kontaktua izan duten elementu guztiak desinfektatuko dira: aulkiak, dastaketa gunea, komunaků

Interpretazio zentro hau familian ikusi ahal izateko prestaturik dago, izaera erabat dibulgatzailea baitu. Bidai birtual baten bidez, Idiazabal gazta nola egiten den ikasi ahal izango da.

Zentroa 210 metro karratuko solairu bat da, eta minusbaliotasun bat duen edonorentzat egokitua dago.

Hiru gune tematikoetan banatzen da:

  1. Haur gunea
  2. Ikus-entzunezkoa proiektatuko den gela ilun bat
  3. Garai bateko artzain-borda
  4. Zentzumenezko gunea (koloreak, usainak y zaporeak)
  5. Beste izendapenak dituzten gazten informazio gunea
  6. Gazta-dastatze gela

Ixal (Idiazabal) izeneko arratoiak, maskota gisa, museoan zehar burutuko ditugun ibilbidean lagunduko gaitu.

  • Txikienak munduko gaztarik ezagunenak irudikatzen duen puzzle magnetiko batekin jokatuko dute.
  • Ixalen satabian gazta nola egiten den eta Idiazabal herriaren historia azalduko digun ikus-entzunezkoa proiektatuko da.
  • Lau usain ezberdin usaintzeko aukera izango dugu: gozoa, mikatza, kea eta pikantea. Amaitzeko hastapen dastatzea burutuko da, ukipen-pantaila baten eta zentroko pertsonalaren laguntzarekin.
  • Osagarri gisa, Idiazabal bertan dagoen Aranburu gaztandegira bisita bat eskaintzen da.
Helbidea:
Gaztaren Interpretazio Zentroa.
Kale Nagusia, 37
Idiazabal - Gipuzkoa.



Ekei Kulturweb S.L.L.