Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Aquarium bisita gidatua - Elkarteak

Aquarium bisita gidatua - Elkarteak

  • Kartela

Kaiaren muturrean dago Donostiako Aquariuma, leku ezin egokiago batean. Fauna kantauriar eta mediterraneoaren mundu osoko bildumarik interesgarrienetako bat aurkituko duzu han, eta, gainera, Gipuzkoako itsas kultura eta tradizioaz gauza asko ikasiko dituzu.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Aquariuma

Ordua:  

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 7,00 / 8,00 €

Aquarium - Itsas Jauregia.

Kaiko pasealekua,34<br>Paseo del Muelle, 34 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943440099
Faxa: 943430092
Weba: http://www.aquariumss.com
Emaila: sog@aquariumSS.com

HARRITUKO ZARA:
-14 metrotako balea-eskeletoa.
-Itsasontzi historikoen kopia bikainak.
-Koral, krustazeo, fosil eta maskor bilduma interesgarriak.
-Erdi Aroko balearen arrantzatik hasi eta gaur egungo tekniketara iritsi arte, merkataritza-arrantzako sistema guztiak.
-5.000 arrain baino gehiago.
-Espezie harrigarriak biltzen dituzten 37 akuario.
-Eta 360 gradutako tunelak zeharkatzen duen ozeanario handia, Europan bakarra.

EKINTZAK:
-Aretoak egunero ematen dira itsasoarekin lotutako gaia duten filmeak.
-Aldi Bateko Erakusketen Aretoan urteko erakusketa programa bat gauzatzen da.
-Hezkuntza Sailak bere instalazio eta ekipamendu espezifikoak ditu.
-Artxiboa, Liburutegia eta Hemeroteka ditu, espezifikoak.
-Laboratorioa du, berritua, behar iktiologikoei erantzuna emateko.
-Itsasgintzaren Historiako 700 urte Museo bakarrean.

ORDUTEGIAK:
-Egunero: 10:00etatik 22:00etara.
-Urte osoan zabalik. (Gabon eta Urte Berri Egunean ezik).

ZERBITZUAK:
-Kafetegia.
-Denda.
-Aretoa.

HELBIDEA:
Tel: 943.440099
Fax: 943.430092
E-mail: sog@aquariumss.com / aquarium@paisvasco.com

ELKARTEAK

  • BISITALDI LIBREA
    • Aquariumeko eremu guztiak bisita ditzake taldeak.
    • Museoa. Akuario-eremua
    • 7,00 euro.
    • Irakasleek, doan.
  • ITSASOAREN OROIMENA (BISITALDI OROKORRA)
    • Balearen eta beste zetazeo batzuen arrantza. Defentsa eta erasoa.
    • Ornogabeak.
    • Gure itsasoa (Kantauriko eta Atlantikoko espezieak).
    • Mangladiak eta uharriak, arriskupean.
    • Museoa. Akuario-eremua
    • 8,00 euro.
    • Irakasleek, doan.


Ekei Kulturweb S.L.L.