Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kutxa Ekoguneko Haur Parkea

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea

  • Kartela

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea 0-12 urte bitarteko haur eta hauen familientzako aisia espazioa da, irizpide pedagogikoekin diseinatutako kalitatezko aisia espazioa. Haurren jolasteko eran oinarritu gara hauen sormena, autonomia, auto-estimua, erlazioak eta psikomotrizitatea sustatuko dituen estrukturak eta euskarriak sortzeko. Bertan, jolas aukera ugari dituzte, besteak beste, material naturalez egindako jolas estruktura finkoak daude, hala nola, zuhaitzak, kabiak, sareak, baserritxo bat... Haurrak gainera, momentuan nahi duen jolas-espazioa eraikitzeko aukera du.

Udalherria: Hernani

Lekua:  Hernani

Ordua:  

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak:  

Gustura egoteko leku bat da, haur batek lasai egon nahi duenean goxo egoteko aukera du eta saltoka eta irrika egon nahi duenean gauza berbera. Jolas autonomoaz gain, egunero ikasteko eta gozatzeko tailer dibertigarriak eskaintzen dira eta noizbehinka ikuskizun bereziak egingo dira. Horrez gain, harrerako eremuan denda bat dago eta jolas espazioaren ondoan guraso eta familiak ederki egoteko kafetegi bat.

ZERBITZUAK
Tailerrak
Urtebetetze festak
Ikuskizuna
Kafetegia eta denda

ARAUDIA
Jolas eremua 0-12 urteko haurrek erabiliko dugu.
Gehienez bi heldu sartuko gara haur bakoitzeko.
Helduak ezin dira haur gabe sartu.
3 urte baino gutxiagoko haurrak heldu batekin sartuko gara.
Zapata gabe sartuko gara, galtzerdiak jantzita.
Jolas eremuan ezin da ez jan ez edan.
Jolas eremuan mugikorra ezin da erabili.
Espazioa eta jostailuak zaindu eta txukun mantenduko ditugu.
Jostailuak ezin dira jolas eremura sartu ez eta bertatik atera ere.
Hezitzaileak errespetuz jokatzen ez duten haurrak kaleratzeko eskumena izango du.
Haurren ardura parkera eraman duen pertsonarena da.

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea
Carretera Rekalde - Hernani, s/n (GI-2132, KM 2) - 20009 Donostia
943 552 020 / Fax: 943 331 638 / ekogunea@ekogunea.eus     

Ordutegia eta prezioak
OSTIRALAK - 16:00-20:00 - 6,00 €    
LARUNBATA, IGANDE ETA JAIEGUNAK - 10:30-20:00 - 8,00 €    
GOIZA - 10:30-16:00 - 6,00 €    
ARRATSALDEA - 13:30-20:00 - 7,00 €

* Kontsultatu 2019ko egutegia
* 6 hilabetetik beherako haurrek ez dute sarrera ordaintzen.
* Helduek ez dute sarrera ordaintzen.

BULEGO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera 08:00 - 16:30
Ostiralak 08:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak 10:30 - 20:00
haurparkea@ekogunea.eus / 943 552020



Ekei Kulturweb S.L.L.