Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Igartubeiti Baserria - Zure neurrirako esperientziak

Igartubeiti Baserria - Zure neurrirako esperientziak

  • Igartubeiti

Igartubeiti Baserria - Zure neurrirako esperientziak - Bost zentzumenen bitartez, goza ezazu bisita berezietaz. Aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Udalherria: Ezkio

Lekua: Igartubeiti Baserria.

Ordua:  

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak:  

Igartubeiti Baserria.

Carretera Ezkio s/n (20709) Ezkio

Telefonoa: 943722978
Faxa: 943880138
Weba: http://www.igartubeitibaserria.net
Emaila: igartubeiti@gipuzkoa.net

Igartubeiti XVI. eta XVII. mendeetako zurezko arkitekturaren eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla garbia da. Egun, XVI. mendeko dolare oso bat berriro ere martxan ikusteko aukera eskaintzen du. Gainera, baserri honek zanpatutako sagarraren usainak, belarrarenak, lehortzen jarritako larruenak, kearenak eta beste aditzeko aukera ematen digu; sukaldeko eta ukuiluko barrunbera sartzera gonbidatzen gaitu; ganbarako zurezko zoruan kraska egiten dute gure urratsek; izan ere, gure arbasoen lan eta bizimodura hurbilarazten gaitu baserri honek.

Bisitaldi ordutegia:

- Uztaila, Abuztua eta Iraila:
asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

- Urritik Ekaina arte:
azteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara, aldez aurretik eskatua.
larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
astelehen, astearten eta ostegunetan itxita.

Bisita gidatuen zerbitzua:

- Uztaila, abuztua eta iraila:
asteartetik igandera, 11:00etan, 12:30etan eta 17:30etan.

- Urritik Ekainera:
asteazken eta ostiraletan taldeak, aldez aurretik eskatua.
larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etan, 12:30etan eta 17:30etan.

Sarrera tarifak:
- Orokorra: 250 pzta, 1,5 €.
- Murriztua: Ikasleek, taldeek, jubilatuek eta langabeek: 125 pzta, 0,75 €.
- Doan: 10 urtetik beherakoek, doan.

Igartubeiti Baserri Museoan zure neurrirako esperientziak eskaintzen dizkizugu:

"Paisaiatik mahaira"
Bertako elikagaien dastaketa - Goierriko sagardoa, Euskal sagardoa eta Gorenak sagardoa, sagar zukua, Idiazabal gazta ketua eta ketu gabea, baserriko ogia, irasagarra, eztia, artisau gailetak.
Ezin duzu aukerarik galdu...
Iraupena: 40 minutu
Prezioa: Helduak: 4 Euro / Haurrak: 2 Euro

"Baratzeko sekretuak"
Gidatutako ibilaldia.Baserri mundua ezagutu ezazu bere inguruneko landareen, zuhaixken eta zuhaitzen bitartez. Guztiak betetzen dute bere funtzioa Igartubeitin, esperientzia honen bitartez, beraien sekretuak deskubri itzazu.
Prezioa: 2 Euro pertsonako

Martxotik abendura.
Bi esperientzia hauetaz gozatzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Telefonoa: 943 72 29 78
E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.eus

"Igartubeitira, XVI. mendeko baserri batera zentzumen bidaia"
Egun batez alkimista tipi bat bihurtu zaitez. Zure zentzumenak proban ipini itzazu. Zure eta senideen larrurako bereziak diren xaboi naturalak egin itzazu… Utzi zure zentzumenek gida zaitzaten, eraldatu, esperimentatu! Gainera XVI. mendeko baserri bateko bizimodua esperimentatu ahal izango duzu interpretazio zentroko eta baserriko bisitan. Amaitzeko landa inguruneko zapore ezberdinak dastatzen amaituko duzu baserriko atarian.

Partaide minimo eta maximoak: Min 4 perstsona / Max 30 pertsona
Iraupena: 3 ordu
Urte Guztian
Prezioa: 15 euro

Informazioa eta aurretiko erreserba.



Ekei Kulturweb S.L.L.