Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bisita gidatua - Izan zaitez pilotari egun batez!

Bisita gidatua - Izan zaitez pilotari egun batez!

  • Bisitaren irudia

Kantxara jaistera gonbidatu eta gure pilotarietako batekin pilotaren abiadura eta zesta eskuan izatearen bizipena gertutik ezagutzeko aukera izango duzu. Pilota jokoaren xehetasunak azalduko zaizkizu, eta gure artisauek zestak eta pilotak egiteko prozedura ikusiko duzu.

Udalherria: Hernani

Lekua: Galarreta Frontoia

Ordua:  

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak:  

Bisita gidatuaren lehen atalean, pilotalekuaren eta honen historiaren kontakizuna egiten da, erremontearen araudia eta jokatzeko era ezagutuz. Ondoren, kantxara jaitsi eta zesta jarri eta beronekin jolastearen sentsazioak ezagutuko ditu bisitariak. Pilota jokoan nola aritzen den, pilotari nola eman behar zaion ezagutuko da pilotari profesional baten eskutik, pilotaren abiaduraren erakustaldia eginez. Horrez gain, zesta eta pilotak egiteko método artisaua aurkezteaz gain, apustuak egiteko sistema zein izan ohi den ere azalduko da.

Datak: Urtean zehar ostegunero eta larunbatero (Abuztuan.. asteartean, osteguna eya larunbatan)

Erreserbak
Bisitaldiaren egunera arte eguerdiko 12:00ak baina lehen.
Taldearen gehieneko kopurua: 30
Bisitarien jatorriaren arabera, bisitaldiak Euskaraz, Gazteleraz, Ingelesez edota Frantsesez egiteko aukera dago. Talde mixtoen kasuan, bisitaldia Ingelesez izango da.



Ekei Kulturweb S.L.L.