Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Laboratorium Museoa

Laboratorium Museoa

  • Laboratorium Museoa

Ez dugu nahi Laboratorium soil-soilik erakusketa bat izatea. Bergaran murgildutako eragile gisa ikusi nahi dugu, bertako jarduera sozial, ekonomiko eta kulturalaren barnean, herritar helduentzako zientzia-programak sortzen, lantegi didaktikoak eratzen, udaleku zientifikoak garatzen, ikasleekin loturak ezartzen, eta baita Bergarako hirigune historikoa eta natura ezagutzeko bisitaldiak edo txangoak antolatzen ere.

Udalherria: Bergara

Lekua: Laboratorium Museoa

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Bergarako Udala

San Martin Agirre Enparantza<br>Plaza San Martin A (20570) Bergara

Telefonoa: 943779100
Faxa: 943779163
Weba: http://www.bergara.net
Emaila: idazkaritza@bergara.net

Historia harrigarria
Bergarak gordeta duen historia harrigarria da. Bergarako Errege Seminarioak, krisi-garaiak gainditzeko, berrikuntzaren aldeko apustua egin zuen heziketaren eta ikerketa zientifikoaren bidez. Ikasketa praktikoek eta bilduma zientifikoek goi-goia jo zuten Wolframa aurkitzean.

Ardatz nagusia, berrikuntza
Bergaran, etengabeko taupada bat antzematen da; berrikuntzaren taupada. Aspalditik dator; Ilustraziotik behintzat bai; izan ere, garai hartan, toki batetik bestera ziztu bizian joan nahi genuen, mezuak berehala bidali nahi genituen, espezie ezberdinak aurkitu, mundua argiztatu. Eta oraindik ere, berrikuntza da gizakien bizimodu baldintzak hobetu ditzakeen tresna giltzarria.

Esperientzia berezia
Bisitaldia lorategian hasten da; kontinente ezberdinetako espezie botanikoak ditu. Errekalde jauregian, Peñafloridako kondea bizi izan zen tokian, XVIII. mendera arte bidaiatuko dugu. Elhuyar anaiak ezagutu eta wolframa aurkitzen lagunduko diegu; taula periodikoaren elementuak atzamarretan hartuko ditugu; animalia bitxiak ezagutuko ditugu, Ozeania, Asia zein Amerikakoak.

Bilduma hunkigarria
Museoko bildumak bihotza ukituko dizu, aurkikuntzaren ilusioa gertutik bizi izanaren gogorapena gordetzen baitu. Bilduma aparta da, paregabea, bakarra, bai erakunde sortzaileak izandako garrantziagatik, bai bildumaren antzinatasunagatik, bai gordetzen dituen aparteko ale bereziengatik. Fondoak dituen 3.000 aleetatik, pieza batzuk bakarrik daude erakusgai; baina gaur egun guzti-guztiek dute arte-lanen pareko balioa.

Ordutegia

  • Irailaren 17tik ekainaren 30era
    Astelehen eta astearteetan itxita
    Asteazken eta ostegunetan 10:00-14:00
    Ostiral eta larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
    Igandetan eta jai egunetan 10:00-13:00

  • Uztailaren 1etik irailaren 16ra
    Astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
    Igande eta jai egunetan 10:00-13:00

Itxita
Urtarrilak 1 eta 6, Pentekoste jaiak, irailak 16 eta abenduak 24, 25 eta 31.

Harremanetarako
Dirección de correo-e: laboratorium@bergara.eus
Teléfono: 943 769 003



Ekei Kulturweb S.L.L.