Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ekainberri - Ekain Haitzuloaren kopia

Ekainberri - Ekain Haitzuloaren kopia

  • Ekainberriren logoa
  • Ekainberri bista

Ekaingo erreplika, Ekainberri, Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora eta Zestoako erdigunetik metro gutxira. Sastarrain orain dela 14.500-10.000 urteko Ekaingo artista paleolitikoen ingurune naturala zen Ekainberriko erreplikak Paleolitikoan zehar bailara honetako biztanleen ondare artistikoaz gozatzea baimenduko digu.

Udalherria: Zestoa

Lekua: Ekainberriko informazio bulegoa

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 6,00

COVID-19ak eragindako derrigorrezko geldialdian ere Ekainberrik lanean jarraitu du Ekainberriko eskaintza berrindartzen eta irekierako baldintzetara gune eta instalazioak egokitzen. Beti ere, bisitariei segurtasuna eta lasaitasuna eskainiz UNESCOk Munduko Ondare izendatutako Euskal Kostaldeko labar-pintura ikusgarrienez lilura daitezen eta egonaldiaz disfrutatu dezaten.

Ordutegi homogeneoa ekainetik irailera

Ekainberriko egutegia ekainetik irailera 10:00-19:00 bitartekoa izango da, asteartetik igandera. Horrela, ekainaren 2an asteartea, Ekainberri bisitatu ahalko da berriz ere 10:00-19:00 ordutegian.

Bisitatu Ekainberri segurtasun osoz

Ekainberriko eskaintza agintariek zehazten dituzten jarraibideetara egokitu da. Horrela, Ekain Fast bisita gidatu bakoitzean atenditu dezakegun bisitari kopurua 10 pertsonetara murriztu da, gutxieneko segurtasun tartea errespetatu ahal dadin eta, momentuz, Ekain Abentura zerbitzua ez da eskainiko (arkeologia esperimentaleko tailerrak eskaintzen dituen esperientzia).

Laburbilduz, André Leroi-Gourhan arkeologo eta historialariak ezan bezala, "zaldi multzorik ederrena, Kuaternarioko arte guztian" bisitatzeko, ordubete irauten duen Ekain Fast bisita gidatua eskainiko da gehienez ere 10 pertsonentzako, orduro.

Eskaintza eta bisita baldintzak, agintarien jarraibideetara egokituko dira eta denboran zehar aldatzen joan daitezke.

Gainera, garbitasun zerbitzua berrindartu da eta bisitariek gaur egungo garbitasun baldintzetara egokitutako destino turistiko bat bisitatzen duten bermea izango dute, beti bezala segurua eta garbia. Ohiko garbiketa zabaldu egingo da eta bisitariekin kontaktuan egon daitezkeen guneen garbiketa aldiro-aldiro egunean zehar egingo da, bisitari berriek gunea garbi izan dezaten.

Lili Jauregiko "Lilitarren Ohorea" antzezlan hunkigarria uztailera arte ez da bisitatu ahal izango.

Egin ezazu erreserba Ekainberri bisitatzeko

Aukera paregabea eskaintzen du Ekainberrik Zestoan goiz edo arratsaldea pasatzeko. Bertako eskaintza kulturalaz gain, gastronomia eta ingurune ederraz oinezko ibilbideekin gozatzeko aukera zabalak aurki daitezke Zestoa inguruan.

Erreserbak egiteko aukera anitz daude, baina sarrerak online erostea gomendatzen dugu www.ekainberri.eus webgunean. Betiko moduan, erreserbak gure bulegoan (Portale kalea 1, 20740 Zestoa), 943868811 telefonoan edo info@ekainberri.com helbidean ere egitea posible da.


Ekain haitzulokolabar artearekin munduko haitzuloetan, bai bere kalitateagatik bai bere salbuespenezko kontserbazio-egoeragatiko, kokatzen dute kobazulo hau. Erreplika honetan pinturez gain ere, tenperatura, argiztapena, eta soinuen bidez, jatorrizko kobazuloa ahal izan den fidelkien berreraiki denez gero, kultur ondare horren jatorrizko ingurunea ahalik antzekoen ezagutzeko aukera izango dugu.

Ekain Haitzuloa, Altxerri eta Santimamiñe haitzuloekin batera, Unescoren "Gizadiaren Ondarea" zerrendan sartua dago (2008/07/07).

Tokia: Sastarrain haranean - Zestoa.



Ekei Kulturweb S.L.L.