Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Igartubeiti Interpretazio Gunea

Igartubeiti Interpretazio Gunea

  • Imagen 1 de la galería de Igartubeiti Interpretazio Gunea - Bisita gidatua
  • Imagen 2 de la galería de Igartubeiti Interpretazio Gunea - Bisita gidatua
  • Imagen 3 de la galería de Igartubeiti Interpretazio Gunea - Bisita gidatua
  • Imagen 4 de la galería de Igartubeiti Interpretazio Gunea - Bisita gidatua
  • Imagen 5 de la galería de Igartubeiti Interpretazio Gunea - Bisita gidatua
  • Imagen 6 de la galería de Igartubeiti Interpretazio Gunea - Bisita gidatua
  • Imagen 7 de la galería de Igartubeiti Interpretazio Gunea - Bisita gidatua
  • Imagen 8 de la galería de Igartubeiti Interpretazio Gunea - Bisita gidatua

Gune honek duen erakusketa-espazioan, eta honen baitan dagoen ikus-entzunezkoentzako eremuan, baserriaren arkeologi aztarnak daude ikusgai, bere bilakaeraren fase ezberdinen arabera. Gune horretan bertan daude jasota zaharberritzearen gorabeherak, garai desberdinetako eraikuntza-lanaren berezitasunak, eguneroko bizimoduak eta inguruaren eta baserriaren gizarte-historia bera, guzti-guztia Igartubeitiko Plan Gidaria hasi zenetik Burututako ikerlanetan eskuratutako informaziotik abiatuta. Gunean bada, halaber, erabilera anitzeko zona bat, aldi berean talde-lanerako tailer didaktikoa eta zonako taldeentzako bilera gela dena. Azkenik, proiektuaren zabalkunderako materiala eta beste zenbait eta inguruan egiten diren produktuen salmentarako denda bat eta bere biltegia ditu.

Udalherria: Ezkio

Lekua: Igartubeiti Baserria.

Hasiera: 2018/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Igartubeiti Baserria.

Carretera Ezkio s/n (20709) Ezkio

Telefonoa: 943722978
Faxa: 943880138
Weba: http://www.igartubeitibaserria.net
Emaila: igartubeiti@gipuzkoa.net

Igartubeiti XVI. eta XVII. mendeetako zurezko arkitekturaren eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla garbia da. Egun, XVI. mendeko dolare oso bat berriro ere martxan ikusteko aukera eskaintzen du. Gainera, baserri honek zanpatutako sagarraren usainak, belarrarenak, lehortzen jarritako larruenak, kearenak eta beste aditzeko aukera ematen digu; sukaldeko eta ukuiluko barrunbera sartzera gonbidatzen gaitu; ganbarako zurezko zoruan kraska egiten dute gure urratsek; izan ere, gure arbasoen lan eta bizimodura hurbilarazten gaitu baserri honek.

Bisitaldi ordutegia:

- Uztaila, Abuztua eta Iraila:
asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

- Urritik Ekaina arte:
azteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara, aldez aurretik eskatua.
larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
astelehen, astearten eta ostegunetan itxita.

Bisita gidatuen zerbitzua:

- Uztaila, abuztua eta iraila:
asteartetik igandera, 11:00etan, 12:30etan eta 17:30etan.

- Urritik Ekainera:
asteazken eta ostiraletan taldeak, aldez aurretik eskatua.
larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etan, 12:30etan eta 17:30etan.

Sarrera tarifak:
- Orokorra: 250 pzta, 1,5 €.
- Murriztua: Ikasleek, taldeek, jubilatuek eta langabeek: 125 pzta, 0,75 €.
- Doan: 10 urtetik beherakoek, doan.

Igartubeiti Baserri Museoak bere ateak zabalduko ditu ekainak 2an, publikoa museoaz gozatzeko eta era berean segurua sentitzeko programa berrituarekin. Museoa bera, baita bisita zein jardueren formatuak egokitu egin dira Covid-en aurrean segurtasun irizpideetara eta prebentzio neurrietara.

Igartubeitiren berriz irekitzearen gakoak ondorengoak dira:

  • Museoa gune segurua: bisitarien konfidantza berreskuratuz.
  • Museo hedatua: museoa museotik kanpo, gune publikora programazioa eta jarduerak ateraz.
  • Komunitateen eta talde objektiboen araberako eduki pertsonalizatuak.
  • “Mikromuseoa”ren aldeko apustua, hitz gutxitan sekulako historiak eskainiz talde murriztuentzat.
  • Museo hibridoa: aurrez aurrekoa + online. Museoa on line, sarri marjinala, museo berrian bultzada berreskuratzen du.
  • Museo konektatua: bertako inguruneko sareak berrindartzea. Bertakotik harantz sare berriak arakatu eta ireki. Estatu mailako eta nazioarteko sareak.
Piztu Museoa programapean, Igartubeiti Baserri Museoak publiko ezberdinei egokitutako jarduerak eskainiko ditu 3. fasean. Kanpoko jarduerak izango dira, formatu murriztuetan eta bisitak nahierara.

Igartubeiti baserri museoak bere ateak irekitzen ditu, Emakume ekintzaileak sagardogintzan, aldi baterako erakusketa berriarekin. Erakusketa honek emakume sagardogileak XVI eta XVIII. mendeetan jokatu zuten paper garrantzitsua aztertzen du. Erakusketa osatzeko sagardo munduan emakumeak betetzen duen rolaren gaur egungo ikuspegia eskainiko da online formatuan museoko webgunean.

Musealiak guneari ere hasiera ematen zaio, Gordailuko bildumetako kafe jokoa aurkeztuz, museoko beira-arasetaraino erabilera arrunteko objektu baten bidaiaz jabetzera ahalbideratuz.

Abuztuan, Patrim+ sareak ekoiztutako Mitologia, sinbolismoa eta elezaharretako mundua Pirinioetan erakusketa ibiltaria iritsiko da.

Familiak ginkanaz gozatu ahal izango dute, sagarrondo eta baratzeko ekosistema osatzen duten izaki bizidunetaz jabetuz. Museoko ordutegian “nahieran” egiteko jarduera izango da.

Igartubeitiren ingurunean Areago soinudun ibilaldiak ere eskainiko dira, euskerazko ibilbidea non fikzioak Igartubeitiz jabetzera bultzatzen duen bisitaria. Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Arantza Iturbe kazetariaren kontakizunak gidatuko dute bisita.

Iparragirre ibilbidearen bisitei berriro ekingo zaie, poeta eta musikari ezagunaren jaio zeneko bigarren mendeurrenean, XIX. mendeko landa giroa ezagutzera gonbidatuz.

Segurtasun neurriak(kontsulta itzazu hemen)

Igartubeitik ondorengo neurriak hartu ditu, edukiera erdira murriztea, sarritan instalazioak higienizatzea eta desinfektatzea, bi metroko pertsonen arteko distantzia bermatzeko ibilbideak ezartzea, leihatilan metakrilatozko panelak ipintzea, baita gune ezberdinetan gel hidroalkoholikoak ipintzea ere. Aurikularrak eta ukitzeko elementu guztiak kendu dira eta QR kodeengatik ordezkatu dira banakako erabilpenarako mugikor gailuetan informazioa deskargatzeko.

Era berean museoak elementu grafikoak kokatu ditu bai sarreran zein bisitan zehar musukoen erabilpena derrigorrezkoa dela eta bi metrotako urruntasun pertsonala errespetatu behar dela biltzen duen araudia gogorarazten duten gune amankomunetan ere.

Igartubeiti irekiera sarrera Igartubeiti Baserri Museoak bere ateak zabalduko ditu ekainak 2an

________________________________________

ORDUTEGIA

Martxoaren 1etik urriaren 31a bitarte:
Asteartetik-Larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igandeak: 10:00-14:00

Azaroaren 1etik otsailaren 28a bitarte:
Asteartetik-Ostiralera: 10:00-14:00
Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Igandeak: 10:00-14:00

Aste Santu zein Jaiegunetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Museoa itxita
Urtarrilak: 1 eta 6
Maiatzak: 1 eta 8
Uztailak: 25
Abenduak: 25

MUSEOETARA SARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK (*) (BEZa barne)

A TARIFA: OROKORRA 3,00 €
B TARIFA: TALDEAK 2,00 € (5 lagun edo gehiago. Hezkuntza taldeak ez ezik.)

C TARIFA: MURRIZTUA  1,5 €
Tarifaren, orokorraren, gaineko %50ko murriztapena
Hirukide bazkideak (Kide ugariko familien elkarteetako Euskadiko federazioa)
Ikasleak
65 urtetik gorakoak
Nekatur-eko bezeroak (Nekazalturismoa elkartea. Euskadiko nekazal eta landa etxeak)
Eusko Ikaskuntzako bazkideak (erakunde zientifiko kulturala)
Bastero Kulturguneako bazkideak

MUSEOETARA DOAKO BISITA
GFA prezio publikoak
(*) apirilaren 21eko, 10/2015 FORU DEKRETUAren bidez onartuak (GAO 2015/05/05)

SARRERA BATERATUAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak txartel konbinatuak eskaintzen ditu sartzeko aukera ematen dutenak:

Lurraldeko Aldundiaren hiru museoetara.
Sarrera bateratua: 7,00 € (Tarifa orokorra + bisita gidatua)
Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso), Igartubeiti XVI-XVII. mendeetako baserri zaharberritua da. Bi museoak bisitatuz publikoak Gipuzkoak historian zehar bizitutakoa ezagutuko du.
Untzi Museoa (Donostia-San Sebastián), euskal historia eta itsas ondareaetan arituta. Donostiako portuan kokatzen da, Kontsulatuaren Etxe-dorrea, XVIII mendeko eraikina.
Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeke Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da. Iriarte Erdikoa exean, XVIII mendeko euskal baserri tipikoan (Ormaiztegi).
Bisita gidatua barne aldez aurretik erreserba eginez. Tiketa hiru museoetako edozeinean eros daiteke. Iraunaldi mugagabea.

Lurralde barneko bi museoetara:
Sarrera bateratua: 5,00 € (Tarifa orokorra + bisita gidatua)
Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso), Igartubeiti XVI-XVII. mendeetako baserri zaharberritua da. Bi museoak bisitatuz publikoak Gipuzkoak historian zehar bizitutakoa ezagutuko du.
Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeke Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da. Iriarte Erdikoa exean, XVIII mendeko euskal baserri tipikoan (Ormaiztegi).
Bisita gidatua barne aldez aurretik erreserba eginez. Tiketa bi museoetako edozeinean eros daiteke. Iraunaldi mugagabea.

BISITA GIDATUAK ETA PROGRAMA DIDAKTIKOAK (ERRESERBA EGIN BEHAR DA)
Kontsulta ezazu Museoko Hezkuntza eskaintza. Bisitak euskaraz, gazteleraz, ingelesez edo frantzesez egiteko aukera dago. Tarifak:
A, B (hezkuntza taldeak ez ezik) eta C Tarifetako taldeak: + 1 € pertsonako
Hezkuntza Taldeak: 2,5 € pertsonako, ostegunetan 1€ pertsonako.

Informazioa eta erreserbak:
Museoaren jardueretan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik bisitaren ordua eta eguna zehaztea eta erreserbatzea. Erreserbak telefonoz edota e-mailez egin daitezke.: Telefonoa: 943 722978 / Email-a: igartubeiti@gipuzkoa.eus



Ekei Kulturweb S.L.L.