Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Fagus Alkiza - Hernio-Gazume interpretazio zentroa

Fagus Alkiza - Hernio-Gazume interpretazio zentroa

  • Kartela

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak hiru ardatz ditu: natura, bertan jarduten duen gizakia eta bi horien arteko harremanetatik sortzen den kultura. Hortaz, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa Hernio-Gazume KBEaren erakusleiho izateaz gain, herritarren, baserritarren, naturazaleen, artisten, mendizaleen hausnarketa-gune eta topagunea da. Gainera, zentroak urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen ditu, besteak beste: hitzaldiak, eskoletako umeekin mendi-irteera (Itxuraingo bira), tailerrak...

Udalherria: Alkiza

Lekua: Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa

Ordua:  

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 2,00 / 5,00 / 7,00 €

Alkizako Udala

San Martin Enparantza<br>Plaza San Martin, s/n (20494) Alkiza

Telefonoa: 943690235 - 943692808
Faxa: 943690156
Weba: http://www.alkiza.eus/
Emaila: udala@alkiza.eus

Naturaren ardatzetik abiatuta, Fagus Alkizaren helburua, biodibertsitatea kontserbatzea eta areagotzea da. Horretarako, interpretazio zentroan Hernio-Gazume KBEko biodibertsitateari buruzko informazioa aurkituko duzue; baita mendigunean egin diren eta egiten ari diren kontserbaziorako lanak ere. Gainera, zentroan erakusgai egongo dira bertako basoaren erreplika, kobazulo baten erreplika saguzar espezie ezberdinekin...

Gizakiaren ardatzari dagokionez, Fagus Alkizaren helburua, garapen iraunkorra lortzea da. Honela, biodibertsitatea kontserbatzea bermatzen da; izan ere, baserritarrei esker baitaude Hernio-Gazume KBEan hain garrantzitsuak diren larreak, pago motzak... Horrexegatik, egun baserriak pairatzen duen egoera kontuan izanik, Fagus Alkiza ere hausnarketa-gune eta aukerak bilatzeko abiapuntua da.

Bestalde, interpretazio zentro honetan, alkizarrek beren historian zehar ingurunearekin izandako harremana ezagutarazi nahi da. Horretarako, bilduriko ondasun kulturalak bertan ikusgai egongo dira: txondorra, karobiak...

Kulturarena azken ardatza izanik, kontuan hartu beharrekoa da, garaiak aldatzen doazela eta horrekin batera ohiturak, ustiapen ereduak, ingurumenarekiko harremanak, kontsumoa… Beraz, kultura aldaketaz hitz egiten arituko ginateke. Hori dela eta, zentroaren helburua da landa eremuan kultura era integralean sustatzea.

Fagus Alkiza Hernio-Gazume Interpretazioa Zentroa

2019.ko Bisita gidatuak

BISITA EGITEKO AUKERAK

- FAGUS ALKIZA INTERPRETAZIO ZENTROA BAKARRIK
- ZENTROA+BASERRI PAISAIEN IBILBIDEA

• Bisitak taldeentzat edo partikularrentzat egingo dira.
• Taldearen gehieneko kopurua 15 lagunekoa izango da.
• Bisita egiteko beharrezkoa da aldez aurretik txanda hartzea.
• Zentroa ikusi nahi duenak, astean zehar ikusteko aukera ere izango du aurretik telefonoz deituta. Udaleko Kultur dinamizatzaileak Fagus Alkiza Zentroa irekiko lioke eta bere kabuz ikusi beharko luke.

ORDUTEGIA
• 10:30 etan Fagus Alkiza Interpretaziora bisita gidatua.
• 11:00 tan herriko plazatik abiatuta ibilbide gidatua.
• Talderen batek Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa bisitatu eta Baserri Paisaien Ibilbide gidatua astean zehar egin nahiko balu, zentroarekin harremanetan jar dadila eta hitzordua adostuko dugu.
(OHARRA: egutegian aldaketak izan daitezke. Informazioa web orrialdean eguneratuko dugu)

TARIFAK
• Zentroa bere kabuz bisitatu nahi duenarentzat: dohainik
• Zentroan bisita gidatua: 2,00 €
• Zentroa+ ibilbidea: 7,00 € helduak
• 12 urtera arteko haurrak dohainik
• Zentroa+ibilbidea: langabetuentzat, jubilatuentzat eta euskaltegientzat: 5,00 €

ERRESERBA EGITEKO
• Telefonoa: 688 604 466
• Helbide elektronikoa: kultura@alkiza.eus

FAGUS ALKIZA - HERNIO-GAZUME Interpretazio Zentroa / Centro de Interpretación
Herriko Plaza. Alkizako Udaletxea (Tel: 943-690235 Fax: 943-69015)



Ekei Kulturweb S.L.L.