Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. "Getariako Txakolina" esperientzia Inazio Urruzola txakolindegian

"Getariako Txakolina" esperientzia Inazio Urruzola txakolindegian

  • Inazio Urruzola
  • Inazio Urruzola
  • Inazio Urruzola

Txakolina egiteko prozesua ikusteko Alkizako Inazio Urruzola Txakolindegira bisita gidatua.

Udalherria: Alkiza

Lekua:  Alkiza

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Bisita gidatuak egiten ditugu XIV. Mendeko Garaikoetxea baserrian. Bisitak ondokoa jasotzen du: mahastira bisita eta bertan mahastiari egiten zaizkion zaintzen azalpena, ondoren upategian mahatsa ardo biurtzeko prozesua azaltzen da, eta azkenik, txakolinaren dastaketa bertako eta garaiko produktuekin lagunduta.

Sagarrondoak zeuden tokian, gaur mahatsondoak loratzen dira. Euriak eta eguzkiak laztandutako ibarrek, antzinako lurrek, ardo fin eta askotarikoa sortzeko bidea ematen dute, nor izatera daraman esentzia paregabea duen ardoa, etengabe amets egitera gonbidatzen gaituena. Alkizako ibarrean, Tolosaldean, bere balio gastronomikoagatik ezaguna den eskualdean, Garaikoetxea baserriaren lur milenario hauetan hazten dira Hondarribi Zuri (% 80) eta Petit Corvou (% 20) mahatsak. Txakolinak nazioartean jaso duen balioa eta ospea, neurri handi batean, sukaldari-maisuen eskuei eta izaerari zor zaie, Euskal Herriko gastronomia mundu osoan estimatuenetako eta kalitate-kuota aitortuenetako bat izatera goratu baitute. Txakolina edari bizia da, gorpuzduna eta oso elegantea ahoan, ezin hobea mahaian, arrainekin, mariskoekin eta haragi zuriekin batera ateratzeko.

Iraupena: 2 ordu
Hizkuntzak: Gaztelera, euskera eta ingelesa
Noiz: Aurrez hitzartuta
Gutxieneko taldea: 4 pertsona (gehienez 25 pertsona, 15 pertsonatik gorako taldeak bi gidekin)

Erreserbak: 658 734 471 / 605 758 572 inaziourruzola@gmail.com



Ekei Kulturweb S.L.L.