Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Igartubeiti Baserria - Ezkio Itsaso

Igartubeiti Baserria - Ezkio Itsaso

  • Igartubeiti Baserria

Igartubeiti baserri zahar baten izena da. Ezkio-Itsason dago, Gipuzkoaren barne muinean, Santa Luzia haranean. Hau korridore estu bat da, Goierriren eta Urola Garaiaren arteko berezko lotura. Lurralde euritsu eta berdea da, nahikoa gorabeheratsua, ez oso altitude handikoa, bai ordea malkar malkartsua. Horrenbestez, apenas dagoen inguruotan landaketarako erosoa izan daitekeen lur ordekarik.

Udalherria: Ezkio

Lekua: Igartubeiti Baserria.

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2020/12/31

Igartubeiti Baserria.

Carretera Ezkio s/n (20709) Ezkio

Telefonoa: 943722978
Faxa: 943880138
Weba: http://www.igartubeitibaserria.net
Emaila: igartubeiti@gipuzkoa.net

Igartubeiti XVI. eta XVII. mendeetako zurezko arkitekturaren eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla garbia da. Egun, XVI. mendeko dolare oso bat berriro ere martxan ikusteko aukera eskaintzen du. Gainera, baserri honek zanpatutako sagarraren usainak, belarrarenak, lehortzen jarritako larruenak, kearenak eta beste aditzeko aukera ematen digu; sukaldeko eta ukuiluko barrunbera sartzera gonbidatzen gaitu; ganbarako zurezko zoruan kraska egiten dute gure urratsek; izan ere, gure arbasoen lan eta bizimodura hurbilarazten gaitu baserri honek.

Bisitaldi ordutegia:

- Uztaila, Abuztua eta Iraila:
asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

- Urritik Ekaina arte:
azteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara, aldez aurretik eskatua.
larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
astelehen, astearten eta ostegunetan itxita.

Bisita gidatuen zerbitzua:

- Uztaila, abuztua eta iraila:
asteartetik igandera, 11:00etan, 12:30etan eta 17:30etan.

- Urritik Ekainera:
asteazken eta ostiraletan taldeak, aldez aurretik eskatua.
larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etan, 12:30etan eta 17:30etan.

Sarrera tarifak:
- Orokorra: 250 pzta, 1,5 €.
- Murriztua: Ikasleek, taldeek, jubilatuek eta langabeek: 125 pzta, 0,75 €.
- Doan: 10 urtetik beherakoek, doan.

Igartubeiti Baserri Museoak bere ateak zabalduko ditu ekainak 2an, publikoa museoaz gozatzeko eta era berean segurua sentitzeko programa berrituarekin. Museoa bera, baita bisita zein jardueren formatuak egokitu egin dira Covid-en aurrean segurtasun irizpideetara eta prebentzio neurrietara.

Igartubeitiren berriz irekitzearen gakoak ondorengoak dira:

  • Museoa gune segurua: bisitarien konfidantza berreskuratuz.
  • Museo hedatua: museoa museotik kanpo, gune publikora programazioa eta jarduerak ateraz.
  • Komunitateen eta talde objektiboen araberako eduki pertsonalizatuak.
  • “Mikromuseoa”ren aldeko apustua, hitz gutxitan sekulako historiak eskainiz talde murriztuentzat.
  • Museo hibridoa: aurrez aurrekoa + online. Museoa on line, sarri marjinala, museo berrian bultzada berreskuratzen du.
  • Museo konektatua: bertako inguruneko sareak berrindartzea. Bertakotik harantz sare berriak arakatu eta ireki. Estatu mailako eta nazioarteko sareak.
Piztu Museoa programapean, Igartubeiti Baserri Museoak publiko ezberdinei egokitutako jarduerak eskainiko ditu 3. fasean. Kanpoko jarduerak izango dira, formatu murriztuetan eta bisitak nahierara.

Igartubeiti baserri museoak bere ateak irekitzen ditu, Emakume ekintzaileak sagardogintzan, aldi baterako erakusketa berriarekin. Erakusketa honek emakume sagardogileak XVI eta XVIII. mendeetan jokatu zuten paper garrantzitsua aztertzen du. Erakusketa osatzeko sagardo munduan emakumeak betetzen duen rolaren gaur egungo ikuspegia eskainiko da online formatuan museoko webgunean.

Musealiak guneari ere hasiera ematen zaio, Gordailuko bildumetako kafe jokoa aurkeztuz, museoko beira-arasetaraino erabilera arrunteko objektu baten bidaiaz jabetzera ahalbideratuz.

Abuztuan, Patrim+ sareak ekoiztutako Mitologia, sinbolismoa eta elezaharretako mundua Pirinioetan erakusketa ibiltaria iritsiko da.

Familiak ginkanaz gozatu ahal izango dute, sagarrondo eta baratzeko ekosistema osatzen duten izaki bizidunetaz jabetuz. Museoko ordutegian “nahieran” egiteko jarduera izango da.

Igartubeitiren ingurunean Areago soinudun ibilaldiak ere eskainiko dira, euskerazko ibilbidea non fikzioak Igartubeitiz jabetzera bultzatzen duen bisitaria. Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Arantza Iturbe kazetariaren kontakizunak gidatuko dute bisita.

Iparragirre ibilbidearen bisitei berriro ekingo zaie, poeta eta musikari ezagunaren jaio zeneko bigarren mendeurrenean, XIX. mendeko landa giroa ezagutzera gonbidatuz.

Segurtasun neurriak (kontsulta itzazu hemen)
Igartubeitik ondorengo neurriak hartu ditu, edukiera erdira murriztea, sarritan instalazioak higienizatzea eta desinfektatzea, bi metroko pertsonen arteko distantzia bermatzeko ibilbideak ezartzea, leihatilan metakrilatozko panelak ipintzea, baita gune ezberdinetan gel hidroalkoholikoak ipintzea ere. Aurikularrak eta ukitzeko elementu guztiak kendu dira eta QR kodeengatik ordezkatu dira banakako erabilpenarako mugikor gailuetan informazioa deskargatzeko.

Era berean museoak elementu grafikoak kokatu ditu bai sarreran zein bisitan zehar musukoen erabilpena derrigorrezkoa dela eta bi metrotako urruntasun pertsonala errespetatu behar dela biltzen duen araudia gogorarazten duten gune amankomunetan ere.

Igartubeiti irekiera sarrera Igartubeiti Baserri Museoak bere ateak zabalduko ditu ekainak 2an

Baserria

XVI. eta XVII. mendeetako zurezko arkitektura tradizionalaren adibide onenetarikoa da, eta baita euskal baserriaren Urrezko Aroaren isla ona ere. XVI. mendeko dolarea berriro martxan ikusteko aukera eskaintzen du gaur egun. Gainera, baserri honetan hainbat usain aditzeko aukera daukagu: jotako sagarraren usaina, belar usaina, ontzen jarritako larruen usaina, ke usaina, eta abar. Sukaldeko eta ukuiluko ilunantzean sartzeko aukera ematen digu. Ganbaran, zurezko zoruak kraska egiten du gure urratsekin batera. Azken batean, gure arbasoen bizimodu eta lanera hurbiltzen gaitu.

Interpretazio Gunea

Gune honek duen erakusketa-espazioan, eta honen baitan dagoen ikus-entzunezkoentzako eremuan, baserriaren arkeologi aztarnak daude ikusgai, bere bilakaeraren fase ezberdinen arabera. Gune horretan bertan daude jasota zaharberritzearen gorabeherak, garai desberdinetako eraikuntza-lanaren berezitasunak, eguneroko bizimoduak eta inguruaren eta baserriaren gizarte-historia bera, guzti-guztia Igartubeitiko Plan Gidaria hasi zenetik Burututako ikerlanetan eskuratutako informaziotik abiatuta. Gunean bada, halaber, erabilera anitzeko zona bat, aldi berean talde-lanerako tailer didaktikoa eta zonako taldeentzako bilera gela dena. Azkenik, proiektuaren zabalkunderako materiala eta beste zenbait eta inguruan egiten diren produktuen salmentarako denda bat eta bere biltegia ditu.

ORDUTEGIA

Martxoaren 1etik urriaren 31a bitarte:
Asteazkenetik-Igandera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Azaroaren 1etik otsailaren 28a bitarte:
Asteazkenetik-Ostiralera: 10:00-14:00
Larunbat eta igande: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Aste Santu zein Jaiegunetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Museoa itxita
Urtarrilak: 1 eta 6
Maiatzak: 1 eta 8
Uztailak: 25
Aenduak: 25

MUSEOETARA SARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK (*) (BEZa barne)
A TARIFA: OROKORRA 3,00 €
B TARIFA: TALDEAK 2,00 €
5 lagun edo gehiago C TARIFA: MURRIZTUA  1,50 €

Tarifaren, orokorraren, gaineko %50ko murriztapena
Hirukide bazkideak (Kide ugariko familien elkarteetako Euskadiko federazioa)
Ikasleak
65 urtetik gorakoak
Nekatur-eko bezeroak (Nekazalturismoa elkartea. Euskadiko nekazal eta landa etxeak)
Eusko Ikaskuntzako bazkideak (erakunde zientifiko kulturala)
Bastero Kulturguneako bazkideak

Bisita gidatuak - Erreserbarik gabe

Igartubeiti Baserri Museoak banaka (talderik ez, 9 pertsona baino gutxiago) museoa bisitatzera datozen bisitari guztiei eskaintzen die bisita gidatua egiteko aukera eta ez dute zertan aurrez erreserbarik egin behar.

Bisita gidatuak eskaintzen dira asteazkenetik igandera, biak barne, ondorengo ordutegi eta hizkuntzatan: 11:00etan: euskeraz / 12:30etan: gazteleraz / 17:00etan: euskeraz edo gazteleraz, bisitarien arabera. Bisitariak egin behar duen gauza bakarra da Interpretazio zentroan dagoen jendearen arretarako gunera joan eta bertan sarrera erosi baita bisitari buruzko informazioa jaso ere.

Bisita gidatuak - Erreserbarekin

Taldeko bisita batetako eskaera egiteko Erreserba zerbitzuarekin ipini behar da harremanetan 943 72 29 78 telefonoan edo korreo elektroniko bat bidali igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera, ondorengo informazioarekin: 9 eta 60 pertsona arteko taldeak

Beharrezkoa da taldekideak gutxienez 9 pertsona izatea eta gehienez 60.

Baserrira edo Interpretazio zentrora sartu ahal izateko, gutxienez 9 pertsonetako eta gehienez 30 pertsonetako taldeak egitea derrigorrezkoa da, beti arduradun baten laguntzarekin. Beraz, bisita antolatzerakoan bisita zenbait azpitaldeetan egingo den zehaztu beharra dago, baita bakoitzarekin arduradun bat etorri behar dela ere.
Adibidea: 60 ikasleko talde batek erreserba bakarra egin dezake, baina baserrira edo Interpretazio zentroa bisitatu ahal izateko 30 pertsonetako bi taldeetan banatu beharko da, bakoitza arduradun batekin.

Taldekideen ezaugarriak
Taldekideen baldintza eta beharren arabera, taldeek museoak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk eskatu ditzazke, tailerrak adibidez.
Talde tarifa ere badago, pertsona bakoitzeko 2,50 €, sarrera eta bisita gidatua barne. Taldeetako irakasle edo arduradunentzat sarrera eta bisita gidatua doakoa da. Tarifak kontsultatu.

Bisita bertan behera uztea

Ahal dugun zerbitzu hoberena eskaini asmoz, antolatutako bisita egiteko aukerarik ez baduzue, arren eskatzen dizugu erreserba zerbitzuari lehenbailehen jakinaraztea bisita bertan behera uzten duzula.
Informazio gehiagorako - 943 72 29 78 telefonora dei dezakezu asteazkenetik igandera 10:00 -14:00 / 16:00 - 19:00.



Ekei Kulturweb S.L.L.