Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Larretara bisita - Bisita gidatua eta yogurt tailerra

Larretara bisita - Bisita gidatua eta yogurt tailerra

  • Kartela

Baserri bateko bizimoduan sartu nahi? Bisita egin dezakezu Orendaingo Larreta baserrian. Baserritar gazte batzuen bizimodua ezagutu, guk ekoitzitako produktuak dastatu eta esperientzia desberdin bat bizi.

Udalherria: Orendain

Lekua:  Orendain

Ordua: 10:30 + 16:30

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 6,00 €

2014.urterarte esne ekoizpena zen Larreta baserriaren egunerokoa. Baina bezeroari kalitatezko eta bertako produktu bat zuzenean eskaintzeko zuten gaitasunean sinetsita, beraien esnearekin yogurt ezberdinak, gaztak eta zapore ezberdinetako izozkiak ekoizten hasi ziren.

Familia negozioa izaten jarraitzen du Larretak, ekoizpen txikia eta beraien produktuak mimoz egin eta merkaturatzen dituztena. Baserriaren biziraupena bermatzeko apustua izan da belaunaldi berriarena eta bide horretan, bertara gerturatzen denari baserriko lanak nola egiten dituzten erakutsi elaborazio prozesua azaltzen die.

Gogoratzen al zara baserriko esnearen zaporeaz?

Galtzen doan zapore bat dastatzeko, oinarrizkoa, naturala, jatorrizkoa… baserriko esnearena. Eta berarekin egindako produktuena, yogurt, gazta eta izozkiena.

Hizkuntzak: Gaztelera eta euskera
Non: Larreta baserria. Orendain
Taldea: 4-15 pertsona
Adina: + 4 urte
Prezioa: 6,00 € (bez-a barne)
Erreserbak: Txindokiko itzala tlf.: 943 654 757

Beste aukera batzuk...

Larretako gosaria

Iraupena: 2 ordu
Hizkuntzak: Gaztelera eta euskera
Noiz: Apiriletik Irailera 10:00etan
Non: Larreta baserria. Orendain
Gutxieneko taldea: 4 pertsona
Prezioa: 14€ helduak, 7€ haurrak (4-16 urte bitartekoak)
Erreserbak: larretaesnekiak@gmail.com / 627 452 644

Gosariaren gure proposamena, eguna ondo hasteko deiadar bat da, 10:00etan hasiko gara, gure dastatzeko gunean. Larretako produktu eta nola ez, baserriko esnearekin, kafearekin edo kaferik gabe, hori bakoitzaren gustura. Gogoratzen al zara baserriko esnearen zaporeaz? Galtzen doan zapore bat dastatzeko, oinarrizkoa, naturala, jatorrizkoa… baserriko esnearena. Eta berarekin egindako produktuena, yogurt, gazta eta izozkiena.

Gosariaren ostean, erakutsiko dizuegu gure ekoizpen txokoa, jatorria eta eboluzioa, eguneroko lana eta etorkizuneko ametsak. Goiz pasa bat Orendainen, Gipuzkoako bihotzean.

Haur edota eskola taldeentzat bisitak

Iraupena: Ordu terdi
Hizkuntzak: Gaztelera eta euskera
Noiz: Urte guztian zehar
Non: Larreta baserria. Orendain
Gutxieneko taldea: 10 pertsona
Prezioa: 6€ (irakasleak doan)
Erreserbak: larretaesnekiak@gmail.com / 627 452 644

Bisita gidatua + Yogurt tailerra + dastaketa

Baserriko lanetan parte hartu dezaten saiatzen gara, eskura ditugun tratore txikiekin, aukera denean txekor txikiei biberoia emanez… horrez gain, yogurt-a nola egiten den erakutsi eta norberak bere yogurt-a egin eta gure produktuak dastatzeko ematen dizkiegu.



Ekei Kulturweb S.L.L.