Hondarribiko Hiri Oso Prestu, Oso Leial, Oso Adoretsu eta Beti Oso Zintzoan 2024ko irailaren 6, 7, 8, 9, 10 eta 11n Guadalupeko Ama Birjinaren Omenez ospatuko diren ekintzen egitaraua.
Udalherria: Hondarribia
Lekua: Hondarribia
Hasiera: 2024/09/6
Amaiera: 2024/09/11
EGITARAUA:
Irailak 6, ostirala:
- 11:00: Udaletxeko arkupetan
- Hondarribiko Pregoi Txikia
- Herriko jaien iragarle, Hondarribiko Txistu Taldearen laguntzarekin
- 11:00: Udaletxeko balkoitik
- Gaztetxoentzako zezenen entzierroaren iragarle txupinazoa
- Konfetien eta puxiken jaurtiketa
- 11:30: Santa Maria Arkutik abiatuta Hirigune Historikoaren barrena
- Haurrentzako entzierroa zezen puzgarriekin
- 16:00: Gipuzkoa Plazan
- Haur eta Gaztetxoen LIII. margo lehiaketa, Klink elkartearen eskutik
- 16:00: Bentan
- Kafea eta Mus txapelketa, Mugiri Kultur Elkarteak antolatua
- 17:30-21:00: Kasino Zaharreko Lorategietan
- Gazte Kanttua: GKO GALLERY (Graffiti tailerrak + 12 urte) + ASIER BURGUETE DJ (diskofesta +12 urte) + FREESTYLE HONDARRIBIA BY AIGOR erakustaldia (+12 urte)
- 18:00: Arma Plazatik abiatuta, hiriko auzoetan barrena ibiliko dira
- 20:00-23:00: San Pedro kalean
- 22:30: Nafarroa Behera kaletik
- Kantineren aurkezpen desfilea, Klink elkarteak antolatua
- 23:30: Arma Plazan
- "Hondarribia Hiria" Musika Bandaren kontzertu berezia
- 00:00: Bentan
- Kontzertuak: ZEA MAYS y AZKURA DJ's.
- 23:00-08:00: Itsas Etxea Auditoriumean
Irailak 7, larunbata:
- 08:00: San Telmo tiro zelaian
- HERRI MAILAKO TIRAKETA (plater tiraketa), foso unibertsala
- Azeri elkarteak antolatua.
- 11:15: Mendelu Auzoa
- Haurren Danborrada
- Mendelu auzotik abiatuta, Amute-Kosta eta Santa Engrazia zeharkatuko ditu, eta hiriko erdiguneko kaleetatik amaituko da
- 12:00: Arma Plazan
- TXUPINAZOA Arma Plazako balkoitik
- Suziri eta kanpai-hotsez lagunduta. Bitartean Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko hiri-setiatze oroigarri hartako Titi-Biliti doinua joaz
- 12:15: Arma Plazan
- Erraldoi eta Buruhandiak, Haur Danborradarekin batera
- Arma Plazatik abiatuta, hiriko kaleak zeharkatuko dituzte Haur Danborradari lagunduz
- 12:30: Udaletxean
- Hiriko Urrezko Intsignia emateko ekitaldia
- 18:30: Kalean zehar
- "Hondarribiko Hiria" Musika Banda kalez kale ibiliko da Titi-Biliti joaz
- 20:00: Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian
- Te Deum eta Salbea
- Udalbatza txit gorena bertan dela, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren Salbea abestuko du.
- Bitartean ohiko deskargak egingo dira.
- Elizkizuna amaitzean Udalkideek Aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez.
- 20:00: Guadalupeko Elizan
- Salbe herrikoia kantatuko da.
- Ondoren, ohiko deskargak egingo dira
- 22:00: Benta
- Kontzertua: DOCTOR DESEO.
Irailak 8, igandea:
- 05:00: Kalean zehar
- 06:00: Kalean zehar
- Danborradaren eta "Hondarribiko Hiria" Musika Bandaren Diana
- Jarraian, Hondarribiko Hiriak Guadalupeko Ama Birjinari, 1638ko irailaren 7ko gertakizun dohatsuagatik bere esker ona azaltzeko emandako hitza betetzea, hiria 69 egunez inguratuta egon ondoren askatu baitzuen
- 11:30: Guadalupeko Elizan
- Meza Nagusia Udalbatza bertan dela
- 20:00-23:00: San Pedro kalean
- 23:00: Bentan
- Kontzertua: AKERBELTZ y DJ' BULL
- 23:00-08:00: Itsas Etxea Auditoriumean
Irailak 9, astelehena:
- 09:00: Kalean zehar
- Goizut Dultzaineroen Diana
- 11:00: Butron Pasealekuan
- XIV. Txikienentzako moto lasterketa (4 urte arte)
- Motorrak (korrepasilloak) parte-hartzaileek berek eramango dituzte
- 11:00-13:30: Harresietan, Gernikako Arbolan
- Haurrentzako parke erraldoia
- Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke
- 11:00-13:30: Erreginaren Baluartearen aurreko harresian
- Shetland eta poney gainean ibilaldiak
- Club Hípico Jaizubia- Jaizubia Zaldiketa Eskolaren eskutik
- 12:00: Butron Pasealekuan
- Txiki Chef tailerrak (5 urtetik 12ra)
- 12:30: Kale Nagusian
- Sokamuturra. Goizut dultzaineroen emanaldia
- 16 urtez beherakoentzat sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dago
- 16:30: Gipuzkoa Plazan
- Puzleak bikoteka
- 3-5 urte, 50 aleko puzlea-6-8 urte, 100 aleko puzlea-9-11 urte, 200 aleko puzlea-12-16 urte, 300 aleko puzlea
- 17:00: Zezen Plazan
- Erraldoi eta Buruhandiak
- Zezen Plazatik abiatuta, eta Hirigune Historikotik eta Portua auzotik igarota, hiriko kaleak zeharkatuko dituzte
- 17:00-20:00: Harresietan
- Haurrentzako parke erraldoia
- Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke
- 18:00: Gernikako Arbolan
- Kemen Dantza Taldea: Ezpatadantza
- Gernikako Arbolan hasi eta Kale Nagusian bukatu
- 21:00: San Pedro kalean
- Zezensuzko sokamuturra
- Udalak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileak jasan ditzaketen kalteen erantzukizuna
- 21:00: Bentan
- Kontzertuak: HOK TTUK AMALAU, J MARTINA y BELAKO
- 22:30: Arma Plazan
- ELEGANCIA MEXICANA Mariachi Imperial taldearen emanaldia
Irailak 10, asteartea:
- 09:00: Kalean zehar
- Goizut dultzaineroen Diana
- 10:00: Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian
- Meza Nagusia
- 1638ko Hiri Setiamenduan hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira.
- Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perossiren Liberame abestuko du
- 10:00: Bentan
- Kuadrilen arteko jolasak, Bidasoaldeko EKT taldeak antolatua
- 11:00-13:30: Harresietan, Zezen Plazaren parean
- Haurrentzako parke erraldoia
- Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke
- 12:00: Zezen Plazan
- Erraldoi eta Buruhandiak
- Zezen Plazatik abiatuta eta Hirigune Historikotik eta Marinatik igaroz, Hiriko kaleak zeharkatuko dituzte
- 12:30: San Pedro kalean
- Sokamuturra, Abiyuan Txarangak girotuta
- 16 urtez beherakoentzat sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dago
- 14:30: Ardora jatetxean
- Adinekoen omenezko bazkaria, Basajaun taldearekin
- 14:30: Bentan
- Herri bazkaria gazteentzat
- 17:00-20:00: Harresietan
- Haurrentzako parke erraldoia
- Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke
- 17:30: Kasino Zaharrean
- Kontzertua: GAZTE KANTTUA: ANDONI OILOKIEGI (+16 urte)
- 18:00: Kasino Zaharrean
- Kontzertua: GAZTE KANTTUA: ANIXE (+16 urte)
- 18:30: Martxoak 8 plazatik abiatuta
- ZKER BAND elektrontxarangaren kalejira
- 19:00: Kasino Zaharrean
- Kontzertua: GAZTE KANTTUA: MIRUA (+16 urte)
- 20:00-00:00: Kasino Zaharrean
- GAZTE KANTTUA: DJ SET KILIKI FREXKO + DJ AITANA GRANDE (+16 urte)
- 20:00-23:00: San Pedro kalean
- 22:30: Arma plazan
- BELAR HOSTOAK Taldearen kontzertua.
- 23:00: Bentan
- ESNE BELTZA taldearen eta DJ' ELEPUNTO-ren emanaldia.
- 23:00-08:00: Itsas Etxea Auditoriumean
Irailak 11, asteazkena:
- 09:30: Kalean zehar
- Goizut dultzaineroen Diana
- 09:30: Zumardian (Alameda)
- Baserritarren Eguna.
- Azienda, fruta eta barazki lehiaketa
- 10:30: Kasino Zaharrean
- Jaietako II. toka txapelketa
- Kasino Zaharrak (Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartea) antolatuta
- 12:00: Zumardian (Alameda)
- Bertsolariak: Egaña eta Peñagarikano
- 12:00: Zezen Plazatik abiatuta, hiriko kaleetan barrena ibiliko dira
- 17:00: Zumardian (Alameda)
- 17:30: Soroeta pilotalekuan
- ARTILUSIO izeneko antzezlana – Markeliñe Mimo Taldearen eskutik
- 18:00: Jostaldi pilotalekuan
- Profesional mailako pilota partidu jaialdia
- Egiguren V – Gaskue // Salaberria-Bikuña.
- Altuna III – Martija // Elordi – Zabaleta
- 18:00: Portua auzoan
- Kantu-jira, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Kantakaren eskutik
- 18:00: Zumardian (Alameda)
- Baserritarren Egunaren jarraipena.
- Herri Kirolak eta trikitilariak
- 18:30: Soroeta pilotalekuan
- Txokolatada gaztetxoentzat
- 18:30: Santiago kalea
- Euskal Erromeria: Dantza plazan. Meakako Adixkideak Dantza Taldearen eskutik
- 19:00: Gernikako Arbola
- Diskofesta, Xaiboren eskutik
- 20:45: Bentan
- "LO MEJOR DE YLLANA" izeneko ikuskizuna, Producciones Yllana S.L.-ren eskutik.
- 21:00: San Pedro kalean
- Zezensuzko sokamuturra
- Udalak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileak jasan ditzaketen kalteen erantzukizuna
- 22:30: Butron Pasealekutik ikusteko
- Su Artifizialak: Pirotecnia Zaragozana S.A.-ren eskutik