Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Narrondoko San Kristobal Jaien Egitaraua 2024

Narrondoko San Kristobal Jaien Egitaraua 2024

  • Narrondoko San Kristobal Jaien kartela 2024

Zestoa eta Zumaia artean kokatzen den Narrondo auzoko San Kristobal jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.

Udalherria: Zumaia

Lekua: Narrondo auzoa

Hasiera: 2024/07/10

Amaiera: 2024/07/14

EGITARAUA:

Uztailak 10, asteazkena. Kristobal Deunaren Eguna:

  • 08:00: Suziria jaiei hasiera emateko.

  • 11:00: Herri meza.

  • Ondoren: hamaiketakoa.

  • 16:00-20:00: Gaztetxoentzat puzgarriak eta txokolatada.

Uztailak 12, ostirala:

  • 19:00: Sagardo dastaketa pintxoekin. Karpan.
    • Dastatuko diren sagardoak ingurukoak izango dira.

  • 21:00: Izer eta Alabier trikitilariak.

Uztailak 13, larunbata:

  • 15:00: Mus eta eskoba txapelketak.

  • 20:30: Sardina jana.
    • Sardinak doan eta saiheskia eta edariak ordainduta.

  • 22:30: Fan & Go erromeria taldea.

Uztailak 14, igandea:

  • 11:00-14:30: II. Artisau azoka eta talogileak.

  • Egun guztian zehar: Jagoba eta Maddalen trikitilariak.

  • 12:30: Herri Kirol jaialdi bikaina, Lizaso eta Egaña bertsolariek lagunduta.
    • Aizkolariak: Julen Gabilondo - Suharri "Paolla" Vs Ugaitz Mugerza - Arantza Mugerza.
      • Egin beharreko lanak: aizkoran 2 enbor etzanda, aizkoran 2 enbor zutik, trontzan 8 ebakitara eta korrika 20 itzuli.
    • Harri-jasotzaileak: Karmele Gisasola, Aritz "Norde" eta Urdax Magunazelaia.
      • Erakustaldia: Karmelek 3 harri ezberdinekin eta ingudearekin. Aritzek eta Urdaxek 3 harri ezberdinekin.

  • 14:00: Bertso bazkari herrikoia, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin Divinus catering enpresaren eskutik.
    • Izena ematea: 639 33 27 82 telefonoan edo batzordeko norbaiti esanda. Epea uztailak 11.

  • Jarraian: Jagoba eta Maddalen trikitilariak.


Ekei Kulturweb S.L.L.