Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bainu egokituko zerbitzua Getarian

Bainu egokituko zerbitzua Getarian

  • Kartela

Gipuzkoan desgaitasuna, mugikortasun urria edo mendekotasuna duten pertsona guztientzat" zabalik egongo da zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era, eta aldundiak hainbat berrikuntza egingo ditu Malkorbe hondartzako instalazioetan.

Udalherria: Getaria

Lekua: Getaria

Ordua: 11:00-19:00

Hasiera: 2024/06/15

Amaiera: 2024/09/15

Getariako Udala

Gudari Enparantza, 1<br>Plaza Gudari, 1 (20808) Getaria

Telefonoa: 943140103 // 943896024
Faxa: 943140190
Weba: http://www.getaria.net/
Emaila: udala@getaria.org


Hondartza denboraldi osoan emango dute zerbitzua, hau da, ekainaren 15etik irailaren 15era, 11:00etatik 19:00etara. Zerbitzua baliatu nahi duena telefono bidez jarri beharko da harremanetan (617 452 153 zenbakira deituz), taldeak aldez aurretik antolatu ahal izateko. Lan horretan Gurutze Gorriak lagunduko du.

Gainera, adinekoen egoitzetan edo etxe tutelatuetan bizi diren pertsona guztiek nahiz eguneko zentroak erabiltzen dituztenek, lehentasuna izango dute, eta garraio egokitua izango dute zentrotik hondartzarako joan-etorria egiteko.

Zerbitzua osatzeko behar diren laguntza teknikoak ere emango dituzte, hala nola gurpil aulkiak, makulu anfibioak, garabiak eta abar.

Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak aztertu du Gipuzkoako hondartzak egokiak diren bainu egokituaren programa gauzatzeko, eta prestakuntza emango die Hondartza Denontzat programan parte hartuko duten sorosle guztiei, baita Gurutze Gorriko kideei ere.

Azkenik, erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko, egurrezko plataforma bat jarriko da, gutxi gorabehera 20 metro x 9 metrokoa, eta olana erretraktileko pergola bat izango du, 12 metro x 6 metrokoa, erabiltzaileei itzal egiteko. Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuaren ondoan dagoen plataforma horrek bi dutxa irisgarri, mahaiak eta aulkiak izango ditu, eta pasabide egokituen bidez konektatuta  egongo da. Pasabide horiek zurezko modulu finkoak eta pasabide malgu biribilgarriak konbinatzen dituzte, mareari egokitzen zaizkionak.



Ekei Kulturweb S.L.L.