Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ibarraundi Museoa

Ibarraundi Museoa

  • Ibarraundi Museoa
  • Kartela

Eskoriatzako Museo-Eskola 1983an abiarazi zuen Aitzorrotz Etnografikoa Taldeak, gure ondarea eta etnografia babestu eta zaindu guran.

Udalherria: Eskoriatza

Lekua: Ibarraundi Museoa

Ordua: 09:00 - 14:00

Hasiera: 2024/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Sarrerak: 3,00 €

Euskal Herriko historia hartzen du abiapuntu gure herrikora iristeko, ez bakarrik historia aztertuz, baita etnografia eta ingurunea ere, eta guzti hori sartzen du kultura eta aisialdian.

Museo bizia lortzea da gure helburua eta horretarako hogei bat tailer eta jarduera antolatu ditugu. Helduek eta haurrek, guztiek, parte har dezakete.

Museoko ateak zabalik daude eta inguru guztia hartuz, Eskoriatza , bere osoan, Museo bihurtzen da.

Arlabango mendatea jaitsi eta Gaztelatik Kantauri itsasora zihoan Errege Bideari segiz, Deba ibaiaren ertzetik, Eskoriatzara helduko gara, hantxe aurkituko dugu Ibarraundi jauregia (Ibar+Haundi=Ibarraundi).

Jauregi hau Galartza jaunak fundatu zuen; jaun honen dorrea Murugain mendiko maldatan aurkitzen da.

Gizarte eta ekonomia aldaketak eraginda, Galartza Jaunak, jauregiaz gain, zubia, errota, burdinola eta mojentzako konbentua eraiki zituen.

Jauregi honetan Fernando de Eskoriaza bizi izan zen; 1515ean Aragoiko Katalinaren mediku pertsonala izan zen Ingalaterran eta beranduago Carlos V.aren gortekoa; garai horretan eraiki zuen Gasteizen Eskoriaza-Esquibel jauregia.

Bisita gidatuak

Aldez aurretik txanda hartuta eskola taldeei eta bestelako taldeei zuzendutako bisita gidatuak eskaintzen dira.

Tarifak

Zubiateko laba eta Ibarraundi museorako sarrera:

  • Helduak: 3,00 €
  • Gazteak (7 urtera arte): doan
  • Gazteak (7 – 18 urte) : %50eko hobaria
  • 6 pertsonako edo gehiagoko taldea: %20ko hobaria
  • 65 urtetik gorakoak: %50eko hobaria
  • Agenda 21 programa barruko bisitak: doan
  • Eskola taldeak (16 urtetik beherakoak), herrikoak: doan. Gainerakoak: %50eko hobaria.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00
  • ABUZTUKO ORDUTEGIA - 10:00 – 13:00 (astelehenetik ostiralera)/Abuztuaren 13tik  19ra ITXITA

Kontaktua

Ibarraundi museoa
Intxaurtxueta z/g
Tel/ Faxa: 943 71 54 53
ibarraundi@eskoriatza.eus



Ekei Kulturweb S.L.L.