Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Antonio Elorza Belodromoa
Hasiera: 2023/09/22
Amaiera: 2023/09/29
Donostiako Zinemaldia
Apartado de Correos 397 (20080) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: + 34 943 481212
Faxa: + 34 943 481218
Weba: www.sansebastianfestival.ya.com
Emaila: ssiff@sansebastianfestival.com
.
Oraingo honetan, Ikastetxeak Belodromoan ekimeneko saioek historiaurrera bidaiatzeko eta sumendiak hobeki ezagutzeko aukera emango dute, EAEko ikasleei zientziaren irudi positiboa helarazteko eta Donostia hiriak ikerketa zientifikoarekin duen lotura handia erakusteko.
Belodromoko pantaila erraldoian Boonie Bears: Abentura Historiaurrean (Boonie Bears: Blast Into the Past) filma emango da, Leon Dingek zuzendutako animazio-filma. Euskarara bikoiztuta emango da filma, eta emanaldiarekin batera, sumendien inguruko aurkezpen original eta dibertigarri bat egingo da.
Janire Prudencio Granadako Unibertsitateko bulkanologoa etorriko da Ikastetxeak Belodromoan programaren edizio berri honetara gonbidatu gisa. Prudenciok 20 sumendi aktibotan baino gehiagotan lan egin du, Japoniatik Antartikara, baita Islandiako eta La Palma uharteko azken erupzioetan ere. Horri esker, sumendien fenomenoa oso ondo ezagutzen du. Bere lana sumendien barne-egituraren azterketan eta sumendien erupzioen aitzindariak identifikatzeko adimen artifizialeko tekniken aplikazioan oinarritzen da. Prudencio arduratuko da sumendien artean izandako bizipenak Belodromoko umeekin partekatzeaz.
2019az geroztik, Donostia Zinemaldian programatzen diren eskola-zinemako saioek DIPCren eta Euskadiko Filmategiaren lankidetza dute. 80 bat ikastetxetako 13.000 ikasle baino gehiago joango dira Belodromoko sei saioetara, goizeko ordutegian, irailaren 22an (ostirala) eta irailaren 25etik (astelehena) 29ra (ostirala).
Zinema hiria, zientzia hiria goiburuarekin, esperientzia didaktikoa eta ikus-entzuleen dibertsioa uztartzen dituen testuinguru batean garatzen da lankidetza hori; iaz, esate baterako, Pepper robotaren presentziarekin asko hunkitu ziren ikus-entzuleak, robotikari buruzko saio bat animatu baitzuen.
Pelikula:
Boonie Bears: Abentura Historiaurrean / Boonie Bears: Blast Into the Past
Leon Ding
Txina
86 min.
Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, animalia erraldoiez inguratuta, eta badirudi gauza bakar bat dutela buruan: bazkaria! Gure heroiak banantzen direnean, Briarrek Feifei izeneko otso gazte batekin topo egingo du, zeinak gerlari ausart bihurtzeko asmoa baitu.