Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antzerkia: "Hondamendia"

Antzerkia: "Hondamendia"

  • "Hondamendia" antzezlanaren kartela

Artedrama eta Axut! konpainiek "Hondamendia" antzezlana aurkezten dute.

Udalherria: Lasarte - Oria

Lekua: Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxea

Ordua: 20:00

Hasiera: 2023/01/28

Amaiera: 2023/01/28

Sarrerak: 6

Lasarte-Oriako Udala

C/ Nagusia, 22 (20160) Lasarte - Oria

Telefonoa: 943376055 - del 943376178 al 943376193 (inclusive
Weba: http://www.lasarte-oria.org
Emaila: lasarteoria@udal.gipuzkoa.net

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Hitz hoberik topatu ezean "hondamendia" deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

2022ko otsaila. Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.



Ekei Kulturweb S.L.L.