Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "Ainarak"

Pelikula: "Ainarak"

  • "Ainarak" pelikularen kartela

Donostiako Principe Zinemak karteldegiaren barruan zinema emanaldiak "Ainarak" pelikularen proiekzioarekin.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Príncipe Zinemak

Ordua: 19:00

Hasiera: 2022/11/25

Amaiera: 2022/12/1

Principe Zinemak - Grupo Sade

San Juan, 10 - Parte Vieja / Alde Zaharra (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943326770
Weba: http://sadecine.com/

-

  • Jatorrizko titulua: Ainarak
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Espainia
  • Zuzendaritza: Juan San Martín, Ritxi Lizartza
  • Antzezleak: Dokumentala
  • Gidoia: Marga Gutiérrez
  • Argazkia: Quim Torrens
  • Musika: Anne Etchegoyen
  • Iraupena: 84 min.

Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera (Zuberoa) iritsi eta espartingintzan aritzeko. Merezi duten lekua eman nahi diegu iraganera egingo dugun bidaia honetan. Espartin-fabriketan lan egiteko bidaiatu zuten 1870tik 1940ra. Emakumeek, askotan 12 urtetik aurrerakoek, familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, egunean hamasei orduz arituta, diru pixka bat irabazteko.

Urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa eta beltzez jantzita joategatik esaten zitzaien Ainarak.

Anne Etchegoyenen eskutik, ainara gazte horien historia ezagutuko dugu. XIX. mende amaierako eta XX.aren lehen hereneko bi Europa oso desberdin lotzen zituen oinezko bide horrek, arrazoi ekonomikoengatik egindako genero-migrazio masiboa eta urtaroei lotuta egindakoa.

2020ko urritik 2021eko ekainera Nafarroan, Aragoin eta Zuberoan filmatutako filmak toki ikusgarriak ditu: Erronkari, Ansó eta Hecho haranak; Cinco Villas eskualdea; Santa Grazi, Maule-Lextarre, Donapaleu, Bidankoze, Burgi, Erronkari, Izaba, Urzainki, Ezkaroze, Otsagabia, Jaurrieta, Luesia, Juslibol, Zaragoza eta Iruñea.

Dokumental hau AINARAK transmedia proiektuaren inguruan ari gara lantzen, ondarea berreskuratzeko proiektu zabalago baten parte baita. Lan horren emaitza, gainera, ainarak.eus webdoka izan da. Horren bidez, sustatzaileok genero- eta urte-sasoiko migrazio-mugimendu horren memoria berreskuratzeko lan egiten dugu, protagonistentzat eraldaketa sakoneko, kultura-trukeko eta heldutasuneranzko esperientzia pertsonaleko prozesua baitzen.



Ekei Kulturweb S.L.L.