Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: "Pío Baroja: Literatur postalak"

Erakusketa: "Pío Baroja: Literatur postalak"

  • "Pío Baroja: Literatur postalak" Donostiako erakusketaren foiletoa

Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeak "Pío Baroja: Literatur postalak" erakusketa aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Ernest Lluch Amarako Kultur Etxea

Hasiera: 2022/11/22

Amaiera: 2023/01/28

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Pío Baroja idazlea (Donostia, 1872) jaio zenetik 150 urte igaro direla eta, haren jaioterriak erakusketa hau antolatu du, beste ekitaldi batzuen artean; bertan, haren liburuetako pasarte batzuk elkarturik agertzen dira bera bizi izandako edo bere liburuetan jasotako tokien gaur egungo argazkiekin; gainera, haren liburuen lehen edizioetako batzuk ere ikusgai daude.

Erakusketako argazkiak Baroja & Yo bildumako 26 liburuetako azalak eta barneko postalak ilustratzeko erabili ziren, zeinetan autore ezagun batzuek donostiar eleberrigilearekin duten literatura- edo bizi-harremana kontatzen duten.

Argazkia, testua eta helbidea dira postal baten hiru osagaiak; hiru osagai horiexek daude ikusgai erakusketa honetako irudietan, Pío Baroja malenkoniatsuaren urtarorik gogokoena, udazkena alegia, «uda motel, leun berantiar» hori, ate-joka dugun honetan.



Ekei Kulturweb S.L.L.