Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: The Allnighters

Kontzertua: The Allnighters

  • The Allnighters

Errekan Gora Jaialdiaren barruan, Eskoriatzako Aitzorrotz Kultura elkarteak The Allnighters taldearen kontzertua aurkezten du.

Udalherria: Eskoriatza

Lekua: Gorosarri plazan.

Ordua: 13:00

Hasiera: 2021/09/18

Amaiera: 2021/09/18

THE ALLNIGHTERS - Rhythm and Blues deitu obsesioak jota dauden bost lagunen historia da honakoa. Gasteizen kokatu behar dugu hasiera, 1988ko uda beroan. Hutsetik abiatu eta gogotik lan eginda penintsulako erreferentziazko talde bihurtu zen 90. urteetan musika beltzari dagokionez. Hamar urtez lanean etengabe eman eta gero, Estatuan eta Europako hainbat herrialdetan emanaldi asko eskaini eta 3 LP eta hainbat single eta bilduma plazaratu ostean, desegin egin zen taldea 1998an. Orain bueltan dira eta erreferentziazko jaialdi berezitu batzuetan eta areto garrantzitsuetan kontzertuak eskaini ondoren, 2016. Urtean "Everything is Changing" LPa erregistratu zuen Gijóngo Circo Perrotti estudio analogikoan, Jorge Explosiónek ekoitzia. Lan hori iazko gabonetan plazaratu zuten, eta bertara biltzen dira taldearen ardatz izandakoak: 50. urteetako Boogiea aho-soinuarekin, 60. urteetako Soula eta Rhythm & Blues cool-ena, eta 70. urte amaierako Pub-Rocka. Luxuzko lana, metalen sekzio osoarekin eta taldeak merezi duen soinu bikainarekin.
Zuzeneko emanaldietan indar handiko taldea denez, milaka kilometro egin izan ditu, eta maila handiko musikariekin partekatu izan ditu agertokiak, estilo desberdineko hamaika musikarirekin, horien artean aipagarri, besteak beste, Wilko Johnson, Nine Below Zero, Barrence Withfield, Bill Thomas, Kenny Neal, Ian Dury, The Blues Brothers Band, Lazy Lester, Melvin Davis, Eli Paperboy Reed eta Swamp Dogg. Talde honen emanaldi bakoitza benetako jai bihurtzen da, hori bat, "Soulful Rhythm & Blues" etxeko markarekin.



Ekei Kulturweb S.L.L.