Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Naīssam Jalal & Rhythms of Resistance + Noa & Gil Dor, Iņaki Salvador

Kontzertua: Naīssam Jalal & Rhythms of Resistance + Noa & Gil Dor, Iņaki Salvador

  • Naïssam Jalal
  • Noa & Gil Dor

Donostiako Jazzaldiaren 56. edizioaren barruan, Naīssam Jalal & Rhythms of Resistance eta Noa & Gil Dor, Iņaki Salvador taldeen kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Trinitate Plaza

Ordua: 21:00

Hasiera: 2021/07/24

Amaiera: 2021/07/24

Sarrerak: 42 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Naīssam Jalal & Rhythms of Resistance

  • Naīssam Jalal (flauta, nay, ahotsa)
  • Mehdi Chaīb (saxo tenorraeta sopranoa, perkusioa)
  • Karsten Hochapfel (gitarra, biolontxeloa)
  • Damien Varaillon (kontrabaxua)
  • Arnaud Dolmen (bateria)

Naīssam Jalalek, flautista birtuoso eta konpositore oparoak, bere nortasun aske eta nomada islatzen du bere errepertorioan. Parisen jaioa eta gurasoak siriarrak, gutxik sintetizatzen dituzte berak bezain ondo Ekialdeko eta Mendebaldeko musikaren arimak. Berdin espresatzen da flauta europarrarekin eta nay flauta arabiarrarekin. Parisko kontserbatorio batean flauta klasikoa ikasi zuen, eta 19 urterekin Siriara eta Egiptora joan zen bere sustrai kulturalak aurkitzera.

Musikaren arloan egin duen ibilbidean, flautista eta konpositore honek Arabiako eta Europako musika klasikoaren esentzia, Jazzaren inprobisazioa, hip-hoparen premia, funkaren euforia eta afrikar tradizioen bizitasuna bereganatu eta gainditu ditu. Mugarik gabeko jakin-minarekin, musika-kultura desberdinen arteko loturak ehuntzeko aukera ematen dio bere birtuosismoak.

Jalal, 53. Jazzaldian kontzertu handi batekin liluratu gintuena, berriro dator edizio honetara bere azken diskoa aurkezteko: Un Autre Monde. Disko bikoitz bat da, Rhythms of Resistance bere taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko argitaratua, eta Bretainiako Orkestra Nazionalarekin zuzenean grabatutako piezak biltzen dituena. Naīssam Jalalek, berriz ere, bizitasun handiko bere unibertso musikalean sartzera gonbidatzen gaitu, "Askatasun" hitzak esanahi osoa hartzen duen espazio batean.

Noa & Gil Dor, Iñaki Salvador

  • Noa (ahotsa, perkusioa)
  • Gil Dor (gitarra, ahotsa)
  • Iñaki Salvador (pianoa)

Noa abeslariak Afterallogy izeneko bere azken musika-proiektua aurkeztuko du. 2021eko apirilean argitaratua, diskoa Jazzeko 12 klasikoz osatuta dago, eta horien artean My funny Valentine, Oh Lord edo Anything Goes estandarrak aurkituko ditugu.

Jazzaren omenezko lan hau, beti ondoan duen Gil Dor gitarristarekin egina, 30 urtez bi artistek izandako elkarrizketaren emaitza da. Gil Dorrek eta Noak 1989an ezagutu zuten elkar eta ordutik musikaren hainbat lurralde esploratu, ehunka abesti idatzi, eta era guztietako taldeekin lan egin dute. Iaz, perspektiba pixka bat hartu ondoren, betidanik nahi izan zutena egiteko unea iritsi zela pentsatu zuten: Jazz disko bat grabatzea.

Abeslariak, Israelen jaioak, ezin hobe islatzen du bere musika iradokitzailean bere nahasketa kulturala: Yemengoa da jatorriz bere familia, Estatu Batuetan igaro zituen bere haurtzaroa eta nerabezaroa, eta Israelen bizi da orain. Noa, zalantzarik gabe, munduko abeslaririk onenetakoa da; bere ibilbide luzean antzoki onenetan eta oso leku sinbolikoetan, besteak beste, Etxe Zurian, Vatikanoan eta Erromako Koliseoan, eman izan ditu kontzertuak. Bere ibilbidean zehar, beste askoren artean Stevie Wonder, Pat Metheny, Quincy Jones, Sting eta Andrea Bocelli artista eta ekoizleekin kolaboratu du.

Artista gonbidatu gisa, kontzertu honetarako Iñaki Salvador hartu du Noak. Pianista donostiarrak, konpositore, moldatzaile, akordeonista eta Musikeneko irakasle ere denak, Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen iaz. 1982an egin zuen bere aurreneko agerraldia Jazzaldian, eta gure jaialdi honetan parte-hartze gehien izan duen musikaria da.

Sarrerak eta abonamenduak:

  • Ordaintzekoak diren saio guztietarako sarrerak eta abonamenduak ekainaren 9an jarriko dira salmentan, 11:30etik aurrera.
  • Abonamenduek —kontzertuak emango diren lekuen eta ordutegiaren arabera— % 20ko deskontua izango dute sarreren prezioan. Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira, baita Jazzaldiaren webgunean www.jazzaldia.eus, Donostia Kulturarenean www.donostiakultura.eus eta jarduerak garatuko diren gainerako lekuen webguneetan ere.

Sarreren Salmenta-Baldintzak

  • Hauek dira sarreren salmenta-kanal ofizial bakarrak: JAZZALDIA, DONOSTIA KULTURA/SARRERAK,KURSAAL/SARRERAK eta CHILLIDA LEKU/SARRERAK (Chillida Lekuren baldintzak HEMEN). Garrantzizkoa da segurtatzea webgune ofizial horien bidez egiten dela erosketa. Jazzaldia ez da inoiz erantzule izango birsalmentarako Internet erabiltzen duten enpresek egindako abusuen aurrean. Sarrerak leihatiletan ere eros daitezke.
  • Abonuaren edo sarreraren eramaileak ezin izango ditu grabatu, grabatzen lagundu, ezta erreproduzitu ere, ikuskizunaren soinuak eta/edo irudiak.
  • Ageriko segurtasun-arrazoiengatik, kontrolak edo erregistroak egin ahal izango dira aretoetarako sarbideetan, eta debekatuta dago haietan edozein objektu sartzea arriskutsua izanez gero (beirazkoak eta abar) ikuskizuna oztoporik gabe garatzeko.
  • Abonamenduek % 20KO DESKONTUA dute: Jazzaldiaren barruan, abonamenduak erosten dituztenek % 20ko deskontua izango dute sarrera bakoitzaren prezioan.Deskontu hori ez zaio gehitzen Donostia Kulturako kideen deskontuari, ez eta 30 urtetik beherakoek, pentsiodunek, 65 urtetik gorakoek eta langabeek dituzten deskontuei ere.
  • Ordaintzekoa den edozein ikuskizunetan, hiru urtetik gorako (adin hori barne) haurren kasuan, ordaindu egin behar da sarreraren prezioa.
  • Donostiako Jazzaldiaren leku guztiak, aire zabalean daudenak ere, kerik gabeko guneak izango dira.
  • Kontzertu baten edo batzuen programan izandako edozein aldaketak ez du eskubiderik ematen abonuaren zenbatekoaren itzulketa osoa edo partziala jasotzeko. Kontzertua emango ez bada, 2021eko abuztuaren 22a baino lehen itzuliko da sarreraren zenbatekoa, edo abonuen kasuan, eman ez den kontzertuari dagokion zati proportzionala, sarrera erosi zen salmenta-gune edo -sistema berean.
  • Egoera txarrean dagoen sarrera edo abonu oro baliogabetuta geratzen da.
  • Esparrutik egindako edozein irtenaldi behin betikotzat hartuko da.
  • Jazzaldiaren sarrera edo abonu baten eramaileak baimena ematen die antolatzaileei bere irudia ikuskizunaren edozein bideotan edo erreprodukziotan erabiltzeko.
  • Esparru guztietan aurrez esleituko dira eserlekuak. Ezin izango da zutik egon musika-emanaldietan.
  • Chillida Lekun kontzertua bertan behera geratuko da euria egiten badu.
  • Trinitate Plazako kontzertuak ez dira euriagatik eman gabe utziko, arrisku bat ez bada behintzat, musikarientzat edo ikusleentzat.
  • Kursaal Auditorioan, Victoria Eugenia Antzokian eta San Telmo Museoan, ez da baimenduko aretoan sartzea ikuskizuna hasita dagoenean. Esparru horietara ezin da janaririk edo edaririk sartu.
  • Jazzaldian, ordaintzekoak diren kontzertuetako lekuen edukiera kontrolatu eta errespetatu egin behar denez gero, esparru batera sartzen den pertsona orok eduki behar du sarrera bat, bere adina edozein izanda ere edo eserleku bat hartzen ez badu ere.
  • Kontzertuetara bertaratzen direnak behartuta daude antolatzaileek argitaratutako protokolo sanitarioa betetzera.
  • Txakurrentzako baldintzak ikusteko sakatu HEMEN.
  • Donostiako Jazzaldiaren leku guztiak, aire zabalean daudenak ere, kerik gabeko guneak izango dira.

Leihatilak:

  • Victoria Eugenia Antzokia:
  • Antzoki Zaharra:
    • Jarduerarik ez dagoenean: astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30
    • Jarduerak daudenean: 11:30-13:30 / 17:00-20:00
    • T. 943 48 19 70
    • dksarrerak@donostia.eus
  • Kursaal Auditorioa:
    • Jarduerarik ez dagoenean: astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30
    • Kontzertu-egunetan irekitzen da arratsaldez.
    • 943 003 039
    • tickets@kursaal.eus
  • Chillida Leku:

Covid 19 Neurriak
Babes- eta higiene-neurriak Victoria Eugenia Antzokian, Kursaal Auditorioan, San Telmo Museoan, Trinitate Plazan eta Chillida Lekun
Kontzertu guztiak babes- eta higiene-neurri zorrotzak betez emango dira:

  • Esparruetan nahitaezkoa da uneoro maskara jantzita edukitzea. Ezin izango dira erabili sarezko maskarak, ez eta metakrilatozkoak ere.
  • Bakoitzak bere maskara ekarri behar du jantzita.
  • Sarreran helmenean egongo da gel hidroalkoholikoa eskuak garbitzeko. Komunetan xaboia eta ura daude ere xede horretarako.
  • Gure instalazioak guztiz garbitu eta desinfektatzen dira egunero: pasilloak, butakak, eserlekuak, eskubandak, igogailuak, komunak…
  • Distantzia bermatzearren, aurretik esleitu zaizun butaka erabili behar duzu soilik. Antolamenduko langileek bermatuko dute segurtasun-distantzia sarrerako ilaran.
  • Araudia betez, ez da esku-programarik edo aldizkaririk egongo.
    Gomendioak eta araudiak eboluzionatu ahala joango gara eguneratzen eta jakinarazten haiei lotutako neurriak.



Ekei Kulturweb S.L.L.