Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Amets Proiektua

Kontzertua: Amets Proiektua

  • Aitzol Iturriagagoitia

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, Ganbera Musika Astearen barruan, Amets Proiektua taldearen kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Ordua: 12:00

Hasiera: 2021/06/20

Amaiera: 2021/06/20

Sarrerak: 10 €

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

  • Sofía Castilla (biolina)
  • Miguel Pereira (biolina)
  • Amanda Monfort (biolina)
  • Alvar Tífe (biolina)
  • Sebastián Armas (biola)
  • Rubén Fernández (biola)
  • Eugenio Madrid (biolontxeloa)
  • José Luis Tovar (kontrabaxua)
  • Oscar Rodriguez (zenbaloa)
  • Aitzol Iturriagagoitia (zuzendaria, biolina)

Musikenen egiten den lana herritarrei erakusteko premia artistiko eta pedagogikotik sortua da  Amets proiektua, zehatzago Aitzol Iturrigagoitia artista eta pedagogoaren biolin-eskola erakusteko premiatik. Proiektu honen helburua da musikaren artea gure gizartera hurbiltzea eta, batez ere, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Eskolako hari-instrumentuen ikasleek egiten duten lana kaleratzea.

Musikeneren ingururik hurbilenean kontzertuak ematean datza proiektu nagusia, eta kontzertu horietan hainbat estilo eta generotako programak landuko dira.

Proiektuaren egokikortasunari esker, hari-orkestrarako programa bat aurkezten dugu oraingoan, Barrokoko obrek osatua. Musika programatikoko saioa izango da, Heinrich Ignaz Franz von Biberren Bataila eta Antonio Vivaldi konpositore veneziarraren Lau urtaro famatuak interpretatuko baitira.

Kontzertuaren aurretik sarrera txiki bat egingo da, Barrokoko bi maisulan hauen adibideekin.

EGITARAUA:

  • Batalla a 10 - Heinrich Ignaz Franz von Biber (1644-1704)
    • Sonata
    • The rowdy pub
    • Presto
    • Mars
    • Presto
    • Aria
    • La batalla
    • Lamento del soldado herido.
  • Lau Urtaroak - Antonio Vivaldi (1678-1741)
    • Primavera
    • Verano
    • Otoño
    • Invierno

Laguntzailea: Donostia Musika



Ekei Kulturweb S.L.L.