Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antzerkia: "FutbolisTOC"

Antzerkia: "FutbolisTOC"

  • "FutbolisTOK" antzezlanaren kartela

Donostiako Antzoki Zaharrean, Zuhaitz Gurrutxagak "FutbolisTOC" antzezlana aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Antzoki Zaharra

Ordua: 19:00

Hasiera: 2021/05/13

Amaiera: 2021/05/15

Sarrerak: 20 / 15 €

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia da. Futbolisto baten konfidentziak, bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzeaz gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide. Horrez gain, jendaurrean lehenengoz, goi-mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitz egingo du.

Gai guzti hauek, umorea bidelagun duela jorratuko ditu bakarrizketalari elgoibartarrak, eguneroko gorabeherak eta problemak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoela erakusteko asmoz.



Ekei Kulturweb S.L.L.