Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Poetika 2021. Miren Agur Meabe

Poetika 2021. Miren Agur Meabe

  • koldo

Poetika ziklo testuinguruan, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako Miren Agur Meaberen errezitaldia.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea

Ordua: 19:30

Hasiera: 2021/04/15

Amaiera: 2021/04/15

Sarrerak: Gratis / Dohain

Koldo Mitxelena Kulturunea

Urdaneta, 9 (20006) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943482760
Faxa: 943482765

Zuzendaria: Frco. Jabier López de Landatxe.

Aintzin solasa: Igor Estankona. Poesia landu du nagusiki gaur arte. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso gazte hasi zen idazten, eta Arratiako Zantzoa literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du -"Euskaldunon Egunkaria", "Euskadi Irratia", "Gara", "Deia", Argia"- euskal literatur kritika eginez eta kulturaren arloko artikuluak argitaratuz. 1998an Anemometroa (Susa) bere lehen poema liburua argitaratu zuen. Lau urte geroago, 2002an, bigarren poema liburua duena, Tundra (Susa). 2004ko Irun Hiria Poesia saria Igor Estankonak irabazi zuen, Ehiza eta nekea liburuagatik.2009an bere laugarren olerki bilduma kaleratu zuenIratzeen esporak (Susa). Eta Moskito (Susa, 2020) da argitaratu duen azken poema liburua, bosgarrena.

Poeta gonbidatua: Miren Agur Meabe. Irakasle lanetan eta editore jardundakoa, gaur egun idazletzari emana bizi da. Sari ugari irabazi ditu, bai helduentzat bai haurrentzat idatzitako lanekin, Iraila (Sustraia, 1984) poesia bilduma -lehen liburua- argitaratu zuenetik. 2000n eman zuen Azalaren kodea (Susa) poema liburua, eta Bitsa eskuetan (Susa) bigarren poema liburua 2010ean. 2020ko abenduan aurkeztu zuen poema sorta berria, Nola gorde errautsa kolkoan, Susarekin. Azken lan horrek triptiko bat osatzen du, idazlearen hitzetan, Kristalezko begi bat (Susa, 2013) nobelarekin eta Hezurren erretura (Susa, 2019) narrazio sortarekin batera. Euskadi saria, Espainiako kritika saria, Rosalia de Castro saria eta 111 Akademiaren saria irabazitakoa da Meabe.

Musika: Musikene.

Hizkuntza: Euskera.

Tokia: Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian.

Ordutegia: 19:30etik 21:00etara.

Oharra: Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea: 943112893 telefonoa (08:30etik 14:30era) - programazioa@gipuzkoa.eus



Ekei Kulturweb S.L.L.