Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Perico Sambeat Plays Zappa + Benavent – di Geraldo – Pardo

Kontzertua: Perico Sambeat Plays Zappa + Benavent – di Geraldo – Pardo

  • Perico Sambeat Plays Zappa
  • Benavent – di Geraldo – Pardo

Donostiako Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Perico Sambeat Plays Zappa eta Benavent – di Geraldo – Pardo taldeen kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Trinitate Plaza

Ordua: 21:00

Hasiera: 2020/07/24

Amaiera: 2020/07/24

Sarrerak: 24 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Perico Sambeat Plays Zappa

  • Perico Sambeat (saxo altua)
  • Javier Vercher (saxo tenorra)
  • Voro García (tronpeta)
  • Toni Belenguer (tronboia)
  • Iván Cebrián (gitarra)
  • Santi Navalón (pianoa)
  • Julio Fuster (kontrabaxua)
  • Miquel Asensio (bateria)

PericoSambeat saxofonista espainiar jazzeko musikari handienen artean dago. Hogei diskotik gora argitaratu ditu lider modura eta ehun baino gehiagotan hartu du parte laguntzaile gisa; elkarlan aipagarriak egin ditu artista handiekin: Brad Mehldau, Kurt Rosenwinkel, Tete Montoliu, Michael Brecker, Pat Metheny, Dave Douglas, Eddie Henderson, Bruce Barth, Wallace Roney, eta abar. 1991n hasi zen Sambeaten nazioarteko ibilbidea, New Yorkera joan eta New School-en sartu zenean. Han, Lee Konitz, Jimmy Cobb edo Joe Chambers bezalako maisuen alboan jo zuen. Gainera, inoiz ez ditu bazterrera utzi Espainiar jazzeko eta flamenkoko artista handiekin egindako kolaborazioak, hainbat diskotan erakutsi duen bezala: Cruce de caminos (Gerardo Nuñezekin), Flamenco Big Band (Miguel Poveda eta Javier Colinarekin) eta Danza Guaná (Javier Colina eta Marc Miraltarekin osatutako hirukoaren emaitza). Bere izenean argitaratu dituenak ahaztu gabe, hala nola, Perico Sambeat Plays Zappa.
Perico Sambeatek, Valentziako beste zazpi musikari bikain lagun dituela, Frank Zapparen musikan oinarritutako jazzeko moldaketarik onenetako bat lortzen du, estatubatuarraren errepertorio paregabea jazzaren lurraldeetara eramanda. Hori bai, bere esentziaren izpirik ere galdu gabe.

Carles Benavent – Tino di Geraldo – Jorge Pardo

  • Carles Benavent (baxu elektrikoa)
  • Tino di Geraldo (bateria)
  • Jorge Pardo (Saxoak, txirula)

Carles Benaventek, Tino di Geraldok eta Jorge Pardok taldearen hirugarren diskoa aurkeztuko digute, Flamenco Leaks, zeina iazko urtearen hondarrean argitaratu baitzuten hirukotearen lehen diskoa El directo de Sevilla merkaturatu zuteneko 20. urteurrena ospatzeko.
Sorkuntzan eta interpretazioan ibilbide luze eta aitortua duten hiru maisu handiren elkartea da. Askok gogoan izango dute oraindik 2002an Trinitate Plazan eskaini zuten kontzertu gogoangarria, Diego Amador, eta Diego Carrascorekin eta Chick Corea gonbidatu berezi gisa zutela.
Jorge Pardo txirulari eta saxofoi-jotzaile itzela dugu, inork ez du berak bezain ongi ordezkatzen Espainiako jazza. Hainbat izarrekin lan egin izan du: Chick Corea, Paco deLucía, Wagner Tiso, Camarón, Tete Montoliu Alex Acuña, Gil Goldstein, Peter Erskine, Chano Domínguez, Javier Colina,… Europar jazzeko izen indartsuenetako bat bihurtu da, dudarik gabe, eta musikari flamenkoen artean berritzaileena.
Carles Benavent, Bartzelonako Poble Sec auzoan 1954an jaioa, pieza giltzarria da egungo flamenkoaren sorkuntza arloan. Musikako egiazko erraldoiak ageri dira haren lankideen artean, Paco de Lucía, Chick Corea, Quincy Jones, Miles Davis, Joan Manuel Serrat eta Camarón.
Taldeko hirugarren kidea Tino di Geraldo dugu, Frantzian jaioa, guraso asturiarretatik, nahiz eta bere musika ibilbide guztia Espainian garatu duen. Bere lehen urratsak rockean eman bazituen ere, berehala murgildu zen flamenkoan Diego Carrasco, Camarón, El Pele eta Vicente Amigoren eskutik.

Baldintzak eta COVID 19  babes neurriak

Salmenta Baldintzak

  • Sarreren salmenta kanal ofizialak  JAZZALDIA, DONOSTIA  KULTURA/SARRERAK eta KURSAAL/SARRERAK dira. Garrantzitsua da erosketa web ofizial horietako baten bidez egin dela ziurtatzea.  Jazzaldiak ezin ditu bere gain hartu Internet bitartez birsalmentako enpresek egiten  dituzten abusuak. Sarrerak salgai egongo dira Victoria Eugenia Antzokian.
  • Abonua edo sarrera daramanak ezin graba dezake eta  ezin lagun dezake grabatzen ikuskizuneko soinurik ez eta irudirik ere.
  • Segurtasun alorreko begibistako arrazoiak direla-eta,  aretoan sartzerakoan kontrol edo araketak egin ahal izango dira. Debekatuta dago  toki barnean ikuskizuna eragotz dezakeen edozein gauza eramatea (beirak, etab.).
  • Kontzerturen bateko egitaraua aldatzeak ez du eskubiderik  emango abonuari dagokion osoko kopurua edo zati bat itzultzeko. Emanaldiren bat  suspendituko balitz, 2020ko abuztuaren 22a baino lehen itzuliko da, erosi zen puntuan,  bertan behera utzitako kontzertuari dagokion proportzioko diru kopurua.
  • Egoera onean ez dauden abonuak edo sarrerak ez dira  baliozkoak izango.
  • Tokitik irtenez gero, irtenaldia behin betikotzat  joko da.
  • Abonua edo sarrera daramanak antolakuntzari baimena  ematen dio bere irudia edozein bideotan edo ikuskizunaren edozein erreprodukziotan  agertzeko.
  • Barruti /esparru guztietan eserlekuak aurrez esleituak  izango dira. Ezin izango da zutik egon emanaldiak irauten duen bitartean.
  • Trinitate Plazako kontzertuak ez dira euriagatik  bertan behera utziko, musikari edo ikus-entzuleentzat arriskuren bat dagoenenan  salbu.
  • Kursaal Auditorioan, Victoria Eugenia Antzokian eta  San Telmo Museoan ezingo da aretoaren barrura sartu behin emankizuna hasten denetik  aurrera. Ezin da inolako janari zein edaririk sartu.
  • Jazzaldiko ordainpeko kontzertuak eskainiko diren  espazio edo esparruen edukiera kontrolatzeko eta errespetatzeko xedez, esparru horietara  sartzen den pertsona bakoitzak bere sarrera eduki beharko du, edozein dela ere bere  adina edo eserlekurik okupatzen ez badu ere.
  • Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko  pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.
  • Kontzertuetara dijoan edozein Antolakuntzak argitaratutako  osasun protokoloa betetzera behartua egongo da.

Covid 19 Babes Eta Higiene  Neurriak Victoria Eugenia Antzokian, Kursaal Auditorioan, San Telmo Museoan Eta  Trinitate Plazan.
Kontzertu guztiak babes eta higiene neurri zorrotzen pean egingo  dira:

  • Estalitako esparruetan, nahitaezkoa da maskara uneoro  erabiltzea.
  • Bakoitzak bere maskara ekarriko du. Maskarak salgai  egongo dira.
  • Sarreran gela hidroalkoholikoa jarriko da eskuak  garbitzeko. Komunek xaboia eta ura ere badute horretarako.
  • Gure instalazioak egunero garbitzen eta desinfektatzen  dira sakon: korridoreak, eserlekuak, eskudelak, igogailuak, komunak…
  • Distantzia bermatzeko, aurrez asignatutako besaulkia  bakarrik erabili ahal izango duzu,
  • Erakundeko langileek segurtasun tartea bermatuko  dute sartzeko ilaran.
  • Araudiaren arabera, ez da esku-programarik  eta aldizkaririk egongo.



Ekei Kulturweb S.L.L.