Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Oreka TX + Michel Portal New Quintet

Kontzertua: Oreka TX + Michel Portal New Quintet

  • Oreka TX
  • Michel Portal

Donostiako Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Oreka TX eta Michel Portal New Quintet taldeen kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Trinitate Plaza

Ordua: 21:00

Hasiera: 2020/07/23

Amaiera: 2020/07/23

Sarrerak: 28 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Oreka TX: Koklea

  • Harkaitz Martínez de San Vicente (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia)
  • Mikel Ugarte (zurezko, harrizko eta banbuzko txalapartak, bidoia)
  • Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa)
  • Juanjo Otxandorena (bouzouki)
  • Iñigo Egia (perkusioa).

Oreka TX Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoak sortu zuten 1997. urtean eta orduz geroztik dabiltza txalapartak dituen aukerak ikertzen eta zabaltzen. Bost kontinenteetako tauletan jo eta txalaparta gure mugetatik kanpoko ikuslego eta espezializatutako komunikabideen artean ezagutzera eman dute. Oreka TX-ek hainbat artisten diska grabaketan parte hartu eta zuzeneko elkarlanak egin dituzte. Phil Cunningham, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Nuñez, RAI National Symphony Orchestra eta Hakon Kornstad bezalako izen handiekin kolaboratu dute. Kolaborazio, sari eta errekonozimenduen gainetik, Oreka TXentzat plazerra izan da beti txalaparta bidaide izanda, munduan zehar euskal unibertso anitz eta koloretsua zabaltzea.

Michel Portal New Quintet

  • Michel Portal (klarineteak)
  • Bojan Z. (pianoa)
  • BrunoChevillon (kontrabaxua)
  • Nils Wogram (tronboia)
  • Jeff Ballard (bateria)

Michel Portal baionarra, jazzeko euskal musikarien dekanoa, artista sailkaezin horietako bat da, finkatuta dagoenari desafio egiten diona eta mundu guztia harritzen duena jotzen dituen instrumentu guztiekin erakusten duen maisutasunagatik. Klarinete-jotzaile aparta da, eta musika klasikoaren munduan Brahmsen eta Mozarten interpretazioengatik da ezaguna.Batez ere klarinete baxuan nabarmentzen da, Eric Dolphyren lorratzari jarraituz, baina ez da atzera geratzen saxo altuarekin (hasieran Paul Desmonden eragina izan zuen), tenorrarekin eta sopranoarekin, edota bandoneonarekin ere. Instrumentu horiek guztiak jotzen dituelako, musikari buruz duen ikuskerarengatik eta agertokian inprobisatzeko duen gaitasunagatik da Michel Portal Europako jazz free deitzen denaren lehen mailako artista.1971n egitura irekiko Unit proiektua jarri zuen abian, eta esan daiteke laborategi musikala izan dutela Frantziako abangoardiako hainbat eta hainbat musikarik.Portalek gutxieneko elementu formal batzuetatik abiatuta agertokian bertan lantzen den obraren dimentsio kolektiboa aldarrikatzen du, baina konpositore gisa ere nabarmentzen da, zinemarako eta telebistarako filma askotako musika idatzi baitu. Kontzertu honetarako Portalek boskotearen azken edizioa aurkeztuko digu, bertan izen eta balio handiko instrumentu-jotzaileak ditugu: Bojan Z pianista, Bruno Chevillon kontrabaxu-jotzailea, Nils Wogram tronboi-jotzailea eta Jeff Ballard bateria-jotzailea.

Baldintzak eta COVID 19  babes neurriak

Salmenta Baldintzak

  • Sarreren salmenta kanal ofizialak  JAZZALDIA, DONOSTIA  KULTURA/SARRERAK eta KURSAAL/SARRERAK dira. Garrantzitsua da erosketa web ofizial horietako baten bidez egin dela ziurtatzea.  Jazzaldiak ezin ditu bere gain hartu Internet bitartez birsalmentako enpresek egiten  dituzten abusuak. Sarrerak salgai egongo dira Victoria Eugenia Antzokian.
  • Abonua edo sarrera daramanak ezin graba dezake eta  ezin lagun dezake grabatzen ikuskizuneko soinurik ez eta irudirik ere.
  • Segurtasun alorreko begibistako arrazoiak direla-eta,  aretoan sartzerakoan kontrol edo araketak egin ahal izango dira. Debekatuta dago  toki barnean ikuskizuna eragotz dezakeen edozein gauza eramatea (beirak, etab.).
  • Kontzerturen bateko egitaraua aldatzeak ez du eskubiderik  emango abonuari dagokion osoko kopurua edo zati bat itzultzeko. Emanaldiren bat  suspendituko balitz, 2020ko abuztuaren 22a baino lehen itzuliko da, erosi zen puntuan,  bertan behera utzitako kontzertuari dagokion proportzioko diru kopurua.
  • Egoera onean ez dauden abonuak edo sarrerak ez dira  baliozkoak izango.
  • Tokitik irtenez gero, irtenaldia behin betikotzat  joko da.
  • Abonua edo sarrera daramanak antolakuntzari baimena  ematen dio bere irudia edozein bideotan edo ikuskizunaren edozein erreprodukziotan  agertzeko.
  • Barruti /esparru guztietan eserlekuak aurrez esleituak  izango dira. Ezin izango da zutik egon emanaldiak irauten duen bitartean.
  • Trinitate Plazako kontzertuak ez dira euriagatik  bertan behera utziko, musikari edo ikus-entzuleentzat arriskuren bat dagoenenan  salbu.
  • Kursaal Auditorioan, Victoria Eugenia Antzokian eta  San Telmo Museoan ezingo da aretoaren barrura sartu behin emankizuna hasten denetik  aurrera. Ezin da inolako janari zein edaririk sartu.
  • Jazzaldiko ordainpeko kontzertuak eskainiko diren  espazio edo esparruen edukiera kontrolatzeko eta errespetatzeko xedez, esparru horietara  sartzen den pertsona bakoitzak bere sarrera eduki beharko du, edozein dela ere bere  adina edo eserlekurik okupatzen ez badu ere.
  • Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko  pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.
  • Kontzertuetara dijoan edozein Antolakuntzak argitaratutako  osasun protokoloa betetzera behartua egongo da.

Covid 19 Babes Eta Higiene  Neurriak Victoria Eugenia Antzokian, Kursaal Auditorioan, San Telmo Museoan Eta  Trinitate Plazan.
Kontzertu guztiak babes eta higiene neurri zorrotzen pean egingo  dira:

  • Estalitako esparruetan, nahitaezkoa da maskara uneoro  erabiltzea.
  • Bakoitzak bere maskara ekarriko du. Maskarak salgai  egongo dira.
  • Sarreran gela hidroalkoholikoa jarriko da eskuak  garbitzeko. Komunek xaboia eta ura ere badute horretarako.
  • Gure instalazioak egunero garbitzen eta desinfektatzen  dira sakon: korridoreak, eserlekuak, eskudelak, igogailuak, komunak…
  • Distantzia bermatzeko, aurrez asignatutako besaulkia  bakarrik erabili ahal izango duzu,
  • Erakundeko langileek segurtasun tartea bermatuko  dute sartzeko ilaran.
  • Araudiaren arabera, ez da esku-programarik  eta aldizkaririk egongo.



Ekei Kulturweb S.L.L.