Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Colina-Carmona-Serrano-Barrueta + Chano Dominguez Trío

Kontzertua: Colina-Carmona-Serrano-Barrueta + Chano Dominguez Trío

  • Colina-Carmona-Serrano-Barrueta
  • Chano Dominguez

Donostiako Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Colina-Carmona-Serrano-Barrueta eta Chano Dominguez Trío taldeen kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Trinitate Plaza

Ordua: 21:00

Hasiera: 2020/07/22

Amaiera: 2020/07/22

Sarrerak: 24 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Colina-Carmona-Serrano-Barrueta: Veinte veinte

  • Javier Colina (kontrabaxua)
  • Antonio Serrano (ahoko soinua)
  • Josemi Carmona (gitarra)
  • Borja Barrueta (bateria)

Antonio Serrano, Josemi Carmona eta Javier Colinaren musika-ibilbideak luzeak eta emankorrak dira. Nolabait ere, hizkera berri bat eraikitzeko kapaz izan dira, eta, horrela, erreferentzia bihurtu dira musikari-belaunaldi berri batentzat. Urteen joanean hainbat alditan elkartu ondoren, Colinak, Serranok eta Carmonak, azkenean, elkarrekin musika-proiektu bat gauzatzea erabaki dute, soinu guztiz pertsonaleko Borja Barrueta bateria-jotzailearekin elkarturik.

Taldekideen aldaberatasuna, trebetasun tekniko miragarria eta konta ezin ahala bidaia musikalek utzitako jalkina baliaturik, laukoteak klasikoetatik hasi eta gaur egunera arteko errepertorioa lantzen du. Lengoaia desberdinak txirikordatzen dira musika-elkarrizketa bakar, paregabe batean, artista hauek musika bizi duten askatasun, intuizio eta zirrara berberaren pean.

Veinte veinte da proiektuaren izenburua. Inork uste ez zuen unean eta testuinguruan sortu da, baina ez dago ukatzerik inspiratzaile bezain erabakigarri gertatu dela bai topaketarako eta bai lortutako emaitzan. Horrela azaldu du Javier Colinak: "Proiektu honen sorburuan, hizkuntza erkide bat eta, batez ere, bakoitzaren araberako musika-estrategia eta -taktika desberdin bat aurkitzeko gogoa dago. Veinte veinte izena gauden urte honi dramatismorik gabe, manikeismorik gabe, horrelako ezer gabe… begiratzetik sortu da, zer den ikusiz, beste gabe, eta tira… berriro hasteko gogoz".

Chano Dominguez Trío

  • Chano Dominguez (pianoa)
  • oracio Fumero (kontrabaxua)
  • David Xirgu (bateria)

Chano Domínguezek bere kalitatea aitortu duten sari ugari eta nazioarteko aitorpena jaso ditu. Beti gustura utzi izan zituen Donostiako Jazzaldian egin zituen saioetako ikus-entzuleak (1995, 1996, 1999, 2001, 2003, 2006 eta 2017). Besteak beste, Enrique Morente, Paco de Lucía eta Martirio, Herbie Hancock, Jack DeJohnette, Wynton Marsalis eta Stefano Bollani artistekin lan egin du.

Hirukotea osatzen dute Horacio Fumerok, Europan erreferentea den eta Tete Montoliurekin lan egin ohi duen kontrabaxu-jotzaile argentinarrak, eta David Xirgu bateria-jotzaile moldakorrak.

Baldintzak eta COVID 19  babes neurriak

Salmenta Baldintzak

  • Sarreren salmenta kanal ofizialak  JAZZALDIA, DONOSTIA  KULTURA/SARRERAK eta KURSAAL/SARRERAK dira. Garrantzitsua da erosketa web ofizial horietako baten bidez egin dela ziurtatzea.  Jazzaldiak ezin ditu bere gain hartu Internet bitartez birsalmentako enpresek egiten  dituzten abusuak. Sarrerak salgai egongo dira Victoria Eugenia Antzokian.
  • Abonua edo sarrera daramanak ezin graba dezake eta  ezin lagun dezake grabatzen ikuskizuneko soinurik ez eta irudirik ere.
  • Segurtasun alorreko begibistako arrazoiak direla-eta,  aretoan sartzerakoan kontrol edo araketak egin ahal izango dira. Debekatuta dago  toki barnean ikuskizuna eragotz dezakeen edozein gauza eramatea (beirak, etab.).
  • Kontzerturen bateko egitaraua aldatzeak ez du eskubiderik  emango abonuari dagokion osoko kopurua edo zati bat itzultzeko. Emanaldiren bat  suspendituko balitz, 2020ko abuztuaren 22a baino lehen itzuliko da, erosi zen puntuan,  bertan behera utzitako kontzertuari dagokion proportzioko diru kopurua.
  • Egoera onean ez dauden abonuak edo sarrerak ez dira  baliozkoak izango.
  • Tokitik irtenez gero, irtenaldia behin betikotzat  joko da.
  • Abonua edo sarrera daramanak antolakuntzari baimena  ematen dio bere irudia edozein bideotan edo ikuskizunaren edozein erreprodukziotan  agertzeko.
  • Barruti /esparru guztietan eserlekuak aurrez esleituak  izango dira. Ezin izango da zutik egon emanaldiak irauten duen bitartean.
  • Trinitate Plazako kontzertuak ez dira euriagatik  bertan behera utziko, musikari edo ikus-entzuleentzat arriskuren bat dagoenenan  salbu.
  • Kursaal Auditorioan, Victoria Eugenia Antzokian eta  San Telmo Museoan ezingo da aretoaren barrura sartu behin emankizuna hasten denetik  aurrera. Ezin da inolako janari zein edaririk sartu.
  • Jazzaldiko ordainpeko kontzertuak eskainiko diren  espazio edo esparruen edukiera kontrolatzeko eta errespetatzeko xedez, esparru horietara  sartzen den pertsona bakoitzak bere sarrera eduki beharko du, edozein dela ere bere  adina edo eserlekurik okupatzen ez badu ere.
  • Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko  pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.
  • Kontzertuetara dijoan edozein Antolakuntzak argitaratutako  osasun protokoloa betetzera behartua egongo da.

Covid 19 Babes Eta Higiene  Neurriak Victoria Eugenia Antzokian, Kursaal Auditorioan, San Telmo Museoan Eta  Trinitate Plazan.
Kontzertu guztiak babes eta higiene neurri zorrotzen pean egingo  dira:

  • Estalitako esparruetan, nahitaezkoa da maskara uneoro  erabiltzea.
  • Bakoitzak bere maskara ekarriko du. Maskarak salgai  egongo dira.
  • Sarreran gela hidroalkoholikoa jarriko da eskuak  garbitzeko. Komunek xaboia eta ura ere badute horretarako.
  • Gure instalazioak egunero garbitzen eta desinfektatzen  dira sakon: korridoreak, eserlekuak, eskudelak, igogailuak, komunak…
  • Distantzia bermatzeko, aurrez asignatutako besaulkia  bakarrik erabili ahal izango duzu,
  • Erakundeko langileek segurtasun tartea bermatuko  dute sartzeko ilaran.
  • Araudiaren arabera, ez da esku-programarik  eta aldizkaririk egongo.



Ekei Kulturweb S.L.L.