Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa + Kate Royal + Justina Gringyte + Donostiako Orfeoia

Kontzertua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa + Kate Royal + Justina Gringyte + Donostiako Orfeoia

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren kartela

EOS - Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 11. kontzertua, Kate Royal, Justina Gringyte eta Donostiako Orfeoiaren partaidetzarekin eta Robert Treviño-ren zuzendaritzapean. Bertan "Transzendentzia" kontzertua eskainiko dute.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 20:00

Hasiera: 2020/06/1

Amaiera: 2020/06/1

Sarrerak:  

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Paseo Miramón, 124<br>Miramon pasealekua, 124 (20014) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 01 32 32
Faxa: 943 308 324
Weba: http://www.euskadikoorkestra.es
Emaila: medios@orquestadeeuskadi.es

  • Robert Treviño, Zuzendaria
  • Kate Royal
  • Justina Gringyte
  • Donostiako Orfeoia
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Orkestraren Denboraldia beti gertakizun garrantzitsua izaten den obra batekin amaituko da: Gustav Mahlerren 2. Sinfonia, "Berpizkundea" izenez ere ezagutzen dena. Sei urteko lana eman zion sinfoniak egile bohemiarrari, eta bertan lehendabizikoz sartu zituen bai gizakiaren ahotsa, bai gai erabat lurtarra, ondorengo produkzioaren gehiengoan hain garrantzitsua izango zen ardatz tematikoa. Sinfonia hau sorkuntza izugarria da, eta lehen mugimenduko hileta-martxatik amaierako berpizkunde-koruraino askotariko soinu-paisaiak eta hausnarketa filosofikoak zeharkatzen ditu.

Robert Treviñok Mahlerren musika maisutasunez lantzen duela jakina da dagoeneko mundu osoan, eta abagune berezi honetarako Mahlerren musikan espezializatuta dauden bi ahots-bakarlari gonbidatu ditu: Kate Royal sopranoa eta Justina Gringyte mezzosopranoa. Gainera, bertakoa den abesbatza bati ere luzatu dio gonbita, mundu osoan obra hau defendatu duen eta bere aurkezpen-gutun bihurtu duen abesbatza bati: Donostiako Orfeoiari.

Egitaraua:

  • G. Mahler: 2. sinfonia, "Berpizkundea" [80']

Lekua: Kursaalgo Auditoriuma.

Sarreren salmenta:

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30.
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00.
    • EOSren eta Kursaal Eszenaren emanaldia dagoen egunetan: 11:30-13:30 / 17:00 - 20:00.

  • Internetez:



Ekei Kulturweb S.L.L.