Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Koadernoa: Mikel Valverde

Koadernoa: Mikel Valverde

  • Mikel Valverderen albumaren foiletoa

DK On!-en "Koadernoa" egitarauaren barruan, Mikel Valverdek "Mundua lau paretaren artean" aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2020/05/13

Amaiera: 2020/05/31

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Mikel Valverde (Gasteiz, 1966). Ilustratzaile izateaz gain, idazlea ere bada. Arte Ederretan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean, Teknika Grafikoen espezialitatean. Haur eta gazte literaturan egindako lanagatik nabarmentzen da. Horretaz gainera, komikiak sortu ditu, eta agendak, gidak, diskoen azalak, liburuxkak eta kartelak diseinatzen ditu. Prentsa eta aldizkarietan kolaboratzaile dihardu. Sarien artean, hauek nabarmendu daitezke: SM Fundazioaren Nazioarteko Ilustrazio Saria, 2005ean, eta Euskadi Literatura Saria, ilustrazioaren atalean, 2017an.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus -etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.

MUNDUA LAU PARETAREN ARTEAN

"Lagun ilustratzaile batek esan zidan liburu bat objektu magikoa dela: beste bizitza eta garai batzuetara eramaten zaitu, eta emozioak modu bereziki bizian bizitzeko aukera ematen du. Uste dut ezin dela hobeto esan."

Mikel Valverde. Mundua lau paretaren artean

Mikel Valverderen albuma.



Ekei Kulturweb S.L.L.