Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Museoa Komikietatik

Museoa Komikietatik

  • Museoa Komikietatik ekimenaren kartela

Komiki baten gidoian lagundu nahi diguzu? Gipuzkoako Foru Aldundiko Museoek, familientzako online programazioan jarraitzen dugu eta zuekin komik bat egin nahi dugu.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Euskal Untzi Museoa

Ordua:  

Hasiera: 2020/04/15

Amaiera: 2020/06/1

Sarrerak: Doan / Gratis

Euskal Itsas Museoa

Kaiako pasealekua,24<br>Paseo del Muelle, 24 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 430051
Faxa: 943 431115
Weba: http://untzimuseoa.eus
Emaila: mnaval@gipuzkoa.eus

Eraikina:
Donostiako Untzi Museoa XVIII. mendearen bigarren erdiko eraikin batean dago. Kontsulatuaren, hau da, hiriko merkatarien eta marinelen elkartearen lonja kaietako tenientearen etxebizitza izana da.
Orain urte batzuek zaharberritu eta milla bederatziehun eta larogei eta hamaikan museo bezala ireki zen.
Museoak hainbat sail ditu, bi oinetan banatuak. Behe oinean, lehengaiak, ontziolak, industria osagarriak, estibak eta aingurak. Lehen oinean: untzi moten bilakaera, merkataritza, nabigazioko tresnak eta portuak.
Era askotako gauzak ikus daitezke: untzigintzako lanabesak, baleontzi bat ustez XIII. mendekoak izango ziren bezalakoa, txipiroitarako batela, aingurak, untzi maketak, nabigazio tresnak, dokumentuak, Mutrikuko Urasandi etxeko ateburua, eta abar.
Gainera, liburutegia, videoteca eta artxibo espezializatua ditu. Museoak esliletako nahiz bestelako taldeei egokitutako bisitak eskaintzen ditu.

Ordutegia:
-Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.
Igandeak eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan: Itxita.

Bisita gidatuak, aldez aurretik zehartuta.

Sarrerak:
- Helduak: 3,00 €.
- Ikasleak eta jubilatuak: 1,50 €.
- Taldeak: 2,00 €.
- 10 urtetik beherakoak: Dohain.
- Ostegunetan sarrera dohain.

Zuen etxeetatik abentura birtual honetako bidelagun izatera gonbidatzen zaituztegu żAnimatzen al zarete?

Koadroek, komikietako irudiek edota argazkiek hamaika istorio kontatzen dizkigute, baina askotan guk ezin ditugu horiek aldatu.

Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakarregi Museoak eta Euskal Itsas Museoak, zuek komiki baten idazle bilakatzea nahiko genuke. Gustatuko al litzaizuke? Guk irudiez beterik dagoen komiki bat egin eta zuek idatzi.

Jarduera hau Gipuzkoako Foru Aldundiko "Museoko familiak sarean" ekimenaren bigarren pausoa da. Gustura ikusiko dugu zuen lanen emaitza, horretarako Google Classroom plataformaren bitartez erakusteko aukera izango duzue.

Nola egingo dugu?

  • IZEN EMAN tailerrean: Idatzi helbide honetara: earruti@k6gestioncultural.com
  • ENTZUN hurrengo grabaketa
  • ITXARON MOMENTU BAT: Zurekin harremanetan jarriko gara funtzionamentua azaltzeko
  • ERABILI zure GMAIL kontua, ez baduzu bat, SORTU EZAZU.
  • KODEA bidaliko dizugu
  • GOZATU ESPERIENTZIAZ!

Eragin burmuinari eta hitzekin jolas gaitezen!

#museokofamiliaksarean #etxeangerazaitez



Ekei Kulturweb S.L.L.