Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zinegoak 2020 Hedapena: Gipuzkoa

Zinegoak 2020 Hedapena: Gipuzkoa

  • Zinegoak 2020 kartela

Zinegoak 2020 Jaialdiaren "Hedapena" sailaren barruan Gipuzkoan antolatu den pelikulen proiekzioa.

Udalherria: Gipuzkoa

Lekua:  Gipuzkoa

Hasiera: 2020/03/11

Amaiera: 2020/04/21

ZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin.

Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

Martxo eta apirilean zehar jaialdia herriz herri ibiliko da, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik: 70 proiekzio egingo dira 60 udalerritan. Berdindu! zerbitzuari esker (Eusko Jaurlaritzako LGTBI+ Arreta eta Informazio Zerbitzua), eta ZG Hedapenean parte hartzen duten udal eta erakundeen apustuari esker, gero eta gehiago dira jaialdiaren film labur eta luzeak izango dituzten udalerriak.
Gipuzkoan errepikatuko duten herri asko ditugu: Anoeta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Hernani, Hondarribia, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zizurkil eta Zumaia. Ohikoa den bezala, Donostin ere proiekzioak izango ditugu, Gehitu eta EHGAMen lankidetzarekin. Herri berriak ere izango ditugu: Asteasu, Elgoibar, Errenteria, Ordizia eta Lasarte-Oria.

Zinegoakentzat erantzukizun handia da film laburrak, luzeak, dokumentalak edota ipuin kontalariak udalerriz udalerri eramatea, eta bertan aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako edukiak eskaintzea, jatorrizko bertsioan beti, eta aurten azpititulazio bikoitzarekin euskaraz eta gaztelaniaz.

ZG Hedapenari esker, etxetik gertu zineaz eta aniztasunaz gozatzeko aukera izan dezazuela opa dizuegu.

EGITARAUA:

Martxoak 11, asteazkena:

  • 19:30: Oñati - Zine aretoa, Oñatiko Kultur Etxea
  • 20:00: Bergara - Seminarixoa

Martxoak 12, osteguna:

  • 21:30: Elgoibar - Herri Antzokia

Martxoak 13, ostirala:

  • 19:00: Asteasu - Udaletxeko ikus-entzunezko aretoa
  • 19:00: Oiartzun - Pleno Aretoa

Martxoak 14, larunbata: BERTAN BEHERA

  • 19:00: Lasarte-Oria - Manuel Lekuona Kultur Etxeko aretoan

Martxoak 16, astelehena: BERTAN BEHERA

  • 19:30: Donostia - Antzoki Zaharra

Martxoak 17, asteartea: BERTAN BEHERA

  • 19:30: Donostia - Antzoki Zaharra

Martxoak 18, asteazkena: BERTAN BEHERA

  • 19:30: Donostia - Antzoki Zaharra

Martxoak 19, osteguna: BERTAN BEHERA

  • 19:00: Hondarribia - Kultur Etxea

Martxoak 23, astelehena: BERTAN BEHERA

  • 19:00: Zizurkil - Plazida Otañoko Gela Balioanitza

Martxoak 24, asteartea: BERTAN BEHERA

  • 19:00: Tolosa - TOPIC

Martxoak 26, osteguna: BERTAN BEHERA

  • 19:00: Arrasate - Kulturateko Areto Nagusia
  • 21:30: Elgoibar - Herri Antzokia

Martxoak 27, ostirala: BERTAN BEHERA

  • 18:30: Anoeta - Mikelasagasti auditorioa
  • 19:00: Hernani - Biteri Kultur Etxea

Apirilak 2, osteguna: BERTAN BEHERA

  • 19:00: Errenteria - Niessen Aretoa
  • 22:00: Zumaia - Aita Mari Zinema

Apirilak 3, ostirala: BERTAN BEHERA

  • 19:00: Errenteria - Niessen Aretoa

Apirilak 21, asteartea:

  • Azpeitia - Sanagustin kulturgunea


Ekei Kulturweb S.L.L.