Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Oskar Benas

Erakusketa: Oskar Benas

  • erakusketaren irudia

Erakusketa honetan ikusgai egongo dira, alde batetik, kontzertuetako karteletarako sortutako irudiak eta, bestetik, lan propioaren irudiak serigrafian eta edizio digitalean. - EKITALDIA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera - Kutxa Kultur Plaza

Hasiera: 2020/03/11

Amaiera: 2020/04/19

Sarrerak: 0,00 €

Oskar Benas ipurtarin eta sailkaezina da. Izaera nomada eta ibiltariaduena, euskal eszenako talde ugariren sortzailea izan zen 90ekohamarkadaren hasieratik; 2009an Bilbao Hiria Pop Rock Jaialdiangitarra-jotzaile onenaren saria jaso zuen eta Fermin Muguruza, MaikaMakovski, Atom Rhumba edo Cabezafuego-ren bira-kide izan da; euskalartista grafiko eta musikari honen (Barakaldo 1975)sorkuntza-unibertsoa muga ezagunetatik harago doa eta aurreikusdaitezkeen eremuez gain hedatzen da, nahiz eta batzuek oker defenditueremu horiek setati esanez, abangoardiaren esparruan, baliabideteknikoak direla eboluzionatzeko aukera ematen diguten mezu bakarra. Ezdago ezer urrunagorik funts gabeko eta azken-azkenekoarekin hainkontsekuentea den kontsumismo horretatik, panorama oker deiturikoindependente horretatik, zeinaren gainean teorizatzen duten beren buruaerdi-jainkotzat duten mukizu handiputzek.

Bere obra, bere argi-itzalekin, kaosaren ikuspegi mistikoa etakosmosaren esperimentazio sentsuala batzen dituena, ezagutza-iturriagortezina da, emozioen sortzaile eta pertsonen arteko harreman betibat eta betierekoen oinarri. Ez jaramonik egitea garai kaskar hauetakoergelkeria iruditzen zaigu, non garrantzitsuagoa baita antza izateabere ondorio eta arrisku guztiekin berdingabea izatea baino. Emaitzabenetako artelanak dira, sinestesiara gonbidatzen dutenak, eta,horietan, trebetasunak emozio-sentsazio sakonak sortzen ditu, poesiahutsa, erraztasun eta enpatia txundigarriz txertatuko dena bere buruaestimatzen duen edozein maitaleren soinu-banda existentzial etaegunerokoan.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza(Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Antolatzailea: Katapulta |Plataforma



Ekei Kulturweb S.L.L.