Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: "Bakardadeari begira"

Erakusketa: "Bakardadeari begira"

  • "Bakardadeari begira" erakusketaren ikuspegi bat

Azkoitia Lagunkoiak, Udalarekin lankidetzan, MatiaZaleaken "Bakardadeari begira" erakusketa ibiltaria ekarri du Azkoitiko Etxebeltzera.

Udalherria: Azkoitia

Lekua:  Azkoitia

Hasiera: 2019/11/21

Amaiera: 2019/12/8

Sarrerak: Doan / Gratis

Etxebeltzen egongo da ikusgai erakusketa azaroaren 21etik 24ra, 28an eta 29an eta abenduaren 5etik 8ra. 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahalko da erakusketa.

Bakardadea begiratzeko era ezberdinak jasotzen ditu erakusketak. Matia Fundazioaren MatiaZaleak ekimenaren baitan, udan argazki lehiaketa antolatu zen bakardadea islatzeko eta lehiaketaren emaitza jasotzen da erakusketan.

Halaber, argazki horietatik sortu da "Nire lagun bakardadearentzako postalak" egitasmoa, pertsonek bakardadearen inguruan dituzten gogoetak biltzeko xedez. Horretarako buzoi bat jarri da eta nahi dutenek euren hausnarketa idatzi dezakete eta buzoian sartu, gertuko pertsona bati eman edota Matia Fundaziora bidali posta bidez.
Buzoia postalekin Elkargunean egongo da azaroaren 24ra arte. Azaroaren 25etik abenduaren 15era Aizkibel Liburutegian jarriko da eta udaletxeko Arreta Bulegoan, abenduaren 16tik 31ra.



Ekei Kulturweb S.L.L.