Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Foru Jauregira bisita gidatuak

Foru Jauregira bisita gidatuak

  • Kartela

Foru Jauregira bisita egitea gida profesional baten laguntzaz eraikinaren ondare historiko eta artistikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtzionamendu administratiboa ezagutzeko.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Erdialdea

Ordua:  

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 0,00 €

Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Saila

Koldo Mitxelena<br>Urdaneta 9 (20006) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943482891

Nori zuzenduta
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia ezagutzeko interesa duten pertsona eta erakunde guztiak.
Bisita dohainekoa da eta ordu eta erdi inguru irauten du.
Gutxieneko pertsona kopurua 10ekoa da, eta gehienekoa 20. Modernizazio Zerbitzuak, jasotako eskaeren arabera bisitak osatuko ditu eta gutxieneko kopurura iritsi ezean edo gehieneko kopurua bete bada, eskatzaileari data berria proposatuko dio. Behar bereziak dituzten pertsonak badaude eskaeran hala adieraztea eskatzen dugu.
Bisitak euskaraz, gazteleraz, frantsesez ala ingelesez egin daitezke.

Bisita gidatua eskatzeko posta elektronikoa bidali behar da ondorengo datuekin:

Norbanakoak:
Interesatuen izen-abizenak, NANa, e-maila eta telefonoa
Bisitarako aukeratutako data (ikus behean data aukerak)

Hezkuntza zentroak (gutxienez eskaera bi hilabete lehenago egin behar da):
Zentroaren izena eta helbidea
Ikasleen maila
Arduradunaren izen-abizenak, NANa, emaila eta telefonoa
Ikasle bakoitzaren izen-abizenak eta NANa
Bisitarako aukeratutako data
Bisitarekin lortu nahi den helburua (interes akademikoa, historiko-artistikoa, kulturala, etab.)

Bisitak egiteko data aukerak:

LH 5. eta 6. mailako zentroetako ikasleak eta DBH eta Batxilergo zentroak:
Hilean behin, Batzar Nagusietako osoko bilkurako egunean, goizez (normalean hileko 1. edo 2. asteazkenean - ordutegi tartea 9:00tatik 13:00tara).
Ostegun arratsaldeetan, arratsaldez (ordutegi tartea 17:00tatik 19:00tara)

Beste ikaskuntza zentroak eta elkarteak:
Larunbatetan, goizez (ordutegi tartea 10:00etatik 13:00 arte). Hileko azkena izan ezi
Hileko 1. edo 3. ostegunean, arratsaldez (ordutegi tartea 17:00tatik 19:00tara)

Norbanakoak (gutxieneko pertsona kopurua 10):
Hileko azken larunbatean, goizez (ordutegi tartea 10:00etatik 13:00 arte).
Hileko 2. edo 4. ostegunean, arratsaldez (ordutegi tartea 17:00tatik 19:00tara) (gutxienez eskaera 15 egun lehenago egin behar da).

Eskaera moduak
Internet
Email bidez eskatuz: gipuzkoa@gipuzkoa.eus
Informazio gehiago behar izanez gero deitu telefono honetara: 943113960



Ekei Kulturweb S.L.L.