Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zubiate Labea

Zubiate Labea

  • Zubiate Labea
  • Kartela

XIX. mendeko labe hau Kultur Intereseko ondasuntzat sailkatua du Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Elkartean gaur egunera arte iritsi den zeramika labe bakarrenetakoa da, Gipuzkoan gorde den bakarra.

Udalherria: Eskoriatza

Lekua:  Eskoriatza

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 3,00 €

Labearen inguruan eta barruan aurkitutako zeramika zatiak aztertu ostean, ondoriozta daiteke erabilera arrunteko zeramika ekoizten zela bertan: katiluak, platerak … Aipatutako buztinola irekita egon zen XX. mendeko lehen hamarkadara arte, bertan aritu zen azken ontzigileak, Felix Zubiatek, bertan lan egiteari utzi zion arte.

Enrique Ibabek, "La Cerámica Popular Vasca" liburuaren egileak, 1974an aurkitu zituen, beste instalazio batzuen artean ezkutaturik, labe zaharra eta horrekin batera buztinola osatzen zuten gainontzeko elementuak: tornu gelak, lehorketa guneak, zeramika biltegiak… Gaur egun gordetzen den elementu bakarra labea da, eta Aranzadi zientzia elkarteak zaharberritu eta sendotu ostean balioan jarri da erakusketa honekin. Buztinaren ateratze lanak eta prestaketaz gain, tornua eta labearen prozesua azaltzen dira bertan.

Erakusketa

Erakusketan ikus daitezkeen piezak Udalak Bittoriano Larrañagari erositako bildumakoak dira. Aipatutako bilduman Euskal Herrian etxerako erabilidiren ontziak jasotzen dira, gehien bat inguruko buztinoletan egindakoak. Duten balioa ez da antzinatasuna, baizik eta adierazgarritasuna, antzinako bizimodua eta eguneroko lana ondo baino hobeto islatzen baitute.

Erakusketan dauden ontziak:
Likidoak eramateko eta gordetzeko zeramika
Janariak gorde eta iraunarazteko zeramika
Mahaiko zeramika
Sutarako zeramika
Hainbat erabileretarako zeramika.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00
  • Bisitatu nahi izanez gero, Ibarraundi museoan eskatu behar da hitzordua
  • ABUZTUKO ORDUTEGIA -10:00 – 13:00 (astelehenetik ostiralera)/ Abuztuaren 13tik  19ra ITXITA

Tarifak

Zubiateko laba eta Ibarraundi museorako sarrera:

  • Helduak: 3,00 €
  • Gazteak (7 urtera arte): doan
  • Gazteak (7 – 18 urte) : %50eko hobaria
  • 6 pertsonako edo gehiagoko taldea: %20ko hobaria
  • 65 urtetik gorakoak: %50eko hobaria
  • Agenda 21 programa barruko bisitak: doan
  • Eskola taldeak (16 urtetik beherakoak), herrikoak: doan. Gainerakoak: %50eko hobaria.

Kontaktua



Ekei Kulturweb S.L.L.