Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Esperientzia Esklusiboak Cristóbal Balenciaga Museoan

Esperientzia Esklusiboak Cristóbal Balenciaga Museoan

  • Kartela

Getariko Cristóbal Balenciaga Museoak bisita eta jarduera esklusiboen programa bat prestatu du, Museora egindako bisita esperientzia ezohikoa eta ahaztezina izan dadin.

Udalherria: Getaria

Lekua: Cristobal Balenciaga Museoa

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Cristobal Balenciaga Fundazioa

Aldamar parkea, 3 (20808) Getaria

Telefonoa: 943896002
Faxa: 943-326393
Weba: http://www.fundacionbalenciaga.com/
Emaila: getaria@fundacionbalenciaga.com

BISITA PRIBATUA
Gida baten eskutik, eta Museoak publikoari ateak itxi ondoren, bisitariek modu pribatuan gozatu ahal izango dituzte erakusgai dauden obrak.
Uztailean eta abuztuan, gainera, gaueko ordutegian ezagutu ahal izango dituzte bisitariek erakusketa eta eraikin ikusgarria. Barnealdearen tratamendu arkitektonikoak giro lasai eta atsegina sortzen du; are gehiago gauean.
Noiz: Urte osoan.
Iraupena: 1h 15min.
Hizkuntza: Euskaraz, Gaztelaniaz, Ingelesez eta/edo Frantsesez..

BISITA MUSEOKONTSERBATZAILEAREKIN
Museoko bildumen arduradunaren eskutik, bisita gidatua erakusketetara. Bisitariek Cristóbal Balenciagaren obra ondo baino hobeto ezagutzen
duen espezialista batekin ikusi ahal izango dituzte Museoan diren sorkariak.
Noiz: Erabilgarritasunaren arabera.
Iraupena: 1h 30min.
Hizkuntza: Euskaraz, Gaztelaniaz eta/edo Frantsesez. Ingelesez gehigarria.

VIP TAILERRAK
Cristóbal Balenciagak garrantzi berezia ematen zien diseinatzen ari zen modeloaren ikuspegia osatzen zuten elementuei. Horregatik, zapiek eta fularrek eginkizun zehatza zuten haren diseinuetan, eta funtsezko elementu ziren. Tailer hauetan, partehartzaileek Balenciagaren lan batzuk ezagutzeko aukera izango dute, eta, halaber, serigrafiaren teknikaren bidez, euren diseinua zetazko zapi batean edo belusezko fular batean inprimatuko dute.
Noiz: Urte osoan.
Iraupena: Erakusketetara bisita gidatua 1h eta Tailerra 2h 30min.
Hizkuntza: Euskaraz, Gaztelaniaz eta/edo Ingelesez.

BISITALDIA DANTZAZ
Bisitaldia egiteko beste modu bat da, esperientzia berri bat: hainbat diziplina artistiko uztartuz, eta bildumako pieza estatikoen eta dantzaren mugimenduaren arteko elkarrizketaren bidez, Cristóbal Balenciagaren figuraren eta obraren dimentsio berriak aurkitzeko, hain zuzen.
Esperientziaren epealdia: Urte osoa.
Iraupena: 30 minutu.
Koreografia: Vitali Safronkine.
Konpainia: DANTZAZ Konpainia.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK
Esperientzia esklusiboetarako erreserbak gutxienez bi aste lehenago egin behar dira. Museoak erreserbaren zehaztasun guztiak jasotzen dituen
frogagiri bat igorriko du, eta erreserba baieztatzeko eman beharreko pausoak adieraziko ditu.
Informazio gehiago jasotzeko eta erreserbak egiteko: info@fbalenciaga.com / Tel. 943 00 47 77



Ekei Kulturweb S.L.L.