Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. "Sagartrek", sagardoaren bihotzera ibilaldia

"Sagartrek", sagardoaren bihotzera ibilaldia

  • Kartela

Esperientzia honek, Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoko bisita, “Santiagomendiko Sagardo Bidea”-ren oinezko ibilaldia eta Petritegi sagardotegian “txotx-eko erritua” bizitzeko aukera eskaintzen du bisita eta bazkaria barne. Mendi-ibilaldia, natura, historia, kultura, gastronomia, errituak eta usadioak, etb... uztartzen ditu mendi-ibiliak maite dituztenentzako egokia den esperientzia honek.

Udalherria: Astigarraga

Lekua: Petritegi Sagardotegia

Ordua: 09:30

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 35,00 €

Esperientzia honek, Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoko bisita, "Santiagomendiko Sagardo Bidea"-ren oinezko ibilaldia eta Petritegi sagardotegian "txotx-eko erritua" bizitzeko aukera eskaintzen du bisita eta bazkaria barne.

Mendi-ibilaldia, natura, historia, kultura, gastronomia, errituak eta usadioak, etb... uztartzen ditu mendi-ibiliak maite dituztenentzako egokia den esperientzia honek.

Jarduerak:
- Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoko bisita gidatua.
- "Santiagomendiko Sagardo Bidea"-ren oinezko ibilaldia (gidarekin Plazaetxe-raino).
- Ermañan salda hartzeko geldialdia.
- Petritegiko upeltegiko bisita sagardo eta txorixo dastaketarekin eta sagardotegiko bazkaria (ohiko menuaren dastaketa).

Esperientzia hau taldeentzako bakarrik da.
Iraupena: 4 ordu
Hizkuntzak: Gaztelania, Euskera, Frantsesa eta Ingelesa (aurrez erreserba egitea beharrezkoa da)
Prezioa: 35€ pertsonako



Ekei Kulturweb S.L.L.