Udalherria: Zumarraga
Lekua: Antioko Baseliza
Hasiera: 2018/01/1
Amaiera: 2021/12/31
Sarrerak: 2,00 €
Zumarragako Antioko baselizak meza batekin hasiera eman dio denboraldiari astelehen honetan. Eta hilaren 2an, asteartean, udako ordutegiarekin hasiko da bisitak jasotzen: 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, asteartetik igandera. Baseliza erabat garbitu eta beharrezko neurriak prestatu ondoren irekiko da berriro, hala nola sarrera- eta irteera-jarraibideak edo nahitaezko maskararen erabilera.
1.305 metro karratuko eraikin moderno honek erakusketa finko zein ibiltarientzako espazioez osatuta dago, eta taberna-jatetxe bat ere badu. Zumarragaren eta Antioko baselizaren bilakaera historikoa ezagutzera emateaz gain, herriaren historia jasotzen du interpretazio zentroak, hasi XIV. mendean eta gaur egun arte. Ukipen-panel, testu, argazki eta bideoen bitartez bailararen eboluzioaz, baserrietaz, usadioetaz eta burdinaren eta trenaren garrantziaz jabetuko da bisitaria, besteren artean. Honen harira, aipatzekoa da Urolako Tren zaharraren bagoi baten erreplika gordetzen duen gunea. Bestalde, Zumarragako zenbait biztanlek herriak eta ermitak betidanik izan duten harreman estuaz azalpenak ematen dituzten 14 minutuko ikus-entzunezkoa ere ikusgai dago.
Beste zerbitzu batzuk:
Turismo bulegoaren ondoan La Antigua ermita eta Bide-Bide Taberna Jatetxea.
Aisiako berdegune zabala.
Helbidea: Beloki Hiribidea, s/n - 20700 - 943722042 - turismobulegoa@urolagaraia.com
Ordutegia - 2018
Asteartetik ostiralera: 10:30-14:30
Larunbatak: 10:30-14:30 / 16:30-18:30
Igandeak: 10:30-14:30
Prezioa: 2,00 € (arrunta) / 1,00 € (murriztua)
Telefonoa: 943 722042