Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zumalakarregi Museoa - ITXITA!!

Zumalakarregi Museoa - ITXITA!!

  • Imagen 1 de la galería de Zumalakarregi Museoa
  • Imagen 2 de la galería de Zumalakarregi Museoa
  • Imagen 3 de la galería de Zumalakarregi Museoa
  • Imagen 4 de la galería de Zumalakarregi Museoa

Museoa, gaur, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da. Museoak Migel Antonio eta Tomas Zumalakarregiren biografiak eta Lehen Karlistada azaltzen ditu, Aintzinako Erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitz eta korapilatsuaren testuinguruan, hain zuzen Frantziako Iraultzaren eta Bigarren Karlistadaren artean. Zumalakarregi Museoak Euskal Herriko XIX. mendea erakusten du. Iriarte Erdikoa izeneko XVIII. mendeko baserrian kokatua dago, hantxe bizi izan zen Zumalakarregi familia, hauen artean bereziki Tomas Zumalakarregi jeneral karlista eta Miguel Antonio Zumalakarregi politiko liberala.

Udalherria: Ormaiztegi

Lekua: Zumalakarregi Museoa

Hasiera: 2017/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 1,50/ 3,00 €

Zumalakarregi Museoa.

Muxika egurastokia, 6 (20216) Ormaiztegi

Telefonoa: 943 88 99 00
Faxa: 943 88 01 38
Weba: http://www.zumalakarregimuseoa.net/
Emaila: mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Eraikina:
XVIII. mendeko baserri tipikoa da, oin errektage-luarrekoa eta bi isurbidetako teilatua duena. Tomas Zumalakarregi haur zela bizi izandako etxea da.
1.938. urtean Aldundiak erosi zuen, eta 1.949 urtetik aurrera, etxea baserri tradizionalen erara jantzi ondoren, Zumalakarregiren “museo-etxea” izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1.985ean hasita, eraikina eraberritu zuen, eta 1.989ko maiatzean ireki zen.
Objetuak:
Museoko bildumetan honakoak daude: Zumalakarregiren eta bere familiaren gauzak, karlistadetako armak, uniforme jatorrizkoak eta kopiak, olioak eta grabatuak, agiri ofizial eta pribatuen sortak, numismatikako eta aurrefilateliako elementuak, maketak, eta abar.
Liburutegia eta artxibo dokumental eta ikonografikoa XVIII. eta XIX. mendeetan espezializatuak dira eta erabilgarri daude ikerlarientzat eta, oro har, jendearentzat.
Ekintzak:
Bisita gidatuak antolatzen dira talde, familia eta partikularrentzat, material didaktikoarekin. Ibilbide berezi bat prestatua dago, museoko gaiak Ormaiztegiko Zubiarekin, XIX. mendeko obra ikusgarriarekin, lotzen dituena.

Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Larunbat eta igandeetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Astelehen eta jai egunetan, itxita.

Sarrerak:
- Sarrera doan.
- Bisitaldi gidatuen tarifa: € 1 laguneko.

Museoaren erakusketa iraunkorraren gai nagusiak Tomas Zumalakarregi general karlista eta Lehen Karlistada dira: Erregimen Zaharra eta Europako liberalismoa, gerraren testuingurua eta Euskal Herriko foruak; Espainiako dinastien arteko gatazka; Lehan Karlistadan bi armadek izandako bilakaera; Zumalakarregiren heriotza eta hari buruzko interpretazioak; Bergarako Hitzarmenaren ondorioak.

Eraikina:
XVIII. mendeko baserri tipikoa da, oin errektage-luarrekoa eta bi isurbidetako teilatua duena. Tomas Zumalakarregi haur zela bizi izandako etxea da. 1.938. urtean Aldundiak erosi zuen, eta 1.949 urtetik aurrera, etxea baserri tradizionalen erara jantzi ondoren, Zumalakarregiren "museo-etxea" izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1.985ean hasita, eraikina eraberritu zuen, eta 1.989ko maiatzean ireki zen.


Objetuak:
Museoko bildumetan honakoak daude: Zumalakarregiren eta bere familiaren gauzak, karlistadetako armak, uniforme jatorrizkoak eta kopiak, olioak eta grabatuak, agiri ofizial eta pribatuen sortak, numismatikako eta aurrefilateliako elementuak, maketak, eta abar.
Liburutegia eta artxibo dokumental eta ikonografikoa XVIII. eta XIX. mendeetan espezializatuak dira eta erabilgarri daude ikerlarientzat eta, oro har, jendearentzat.


Ekintzak:
Bisita gidatuak antolatzen dira talde, familia eta partikularrentzat, material didaktikoarekin. Ibilbide berezi bat prestatua dago, museoko gaiak Ormaiztegiko Zubiarekin, XIX. mendeko obra ikusgarriarekin, lotzen dituena.

Helbidea:
Museo Zumalakarregi Museoa
Muxika egurastokia 6
20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tlfa.: +34 943-889900
Faxa: +34 943-880138
E-posta: mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Bisitak:

Asteazkenetik igandera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Abenduak 25 eta urtarrilak 1 eta 6 - Itxita


Sarrera - Tarifak:

  • Sarrera Doan: Ostegunero
  • Orokorra: 3,00 €
  • Murriztua: (ikasleek, taldeek, jubilatuek eta langabeek): 1,50 €
  • 10 urtetik beherakoek, doan
  • Visitas guiadas: 1,00 €

Bisita Bateraturako Eskaintza:
Igartubeiti Baserri Museoarekin lankidetzan ibilbide bateratua sortu dugu. Igartubeiti XVI-XVII. mendeetako baserri zaharberrituada. Bi museoak bisitatuz publikoak Gipuzkoak historian zehar bizitutakoa ezagutuko du.
Bisita bateraturako bonoa: 7,00 €

Erreserbarik gabeko bisita gidatuak
Bisita gidatua eskaintzen dugu banaka (talderik ez, 9 pertsona baino gutxiago) eta ez dute zertan aurrez erreserbarik egin behar.

Bisita gidatuak eskaintzen dira larunbat, igande eta jai egunetan ondorengo ordutegi eta hizkuntzatan:
11:00etan: euskeraz
12:30etan: gazteleraz
17:00etan: euskeraz edo gazteleraz, bisitarien arabera.

Bisita gidatuak erreserbarekin
Taldeko bisita batetako eskaera egiteko Erreserba zerbitzuarekin ipini behar da harremanetan. Nahi baduzu jar zaitezke kontaktu formularioaren bitartez edo telefonoz :+34 943 889 900 (ordutegia), ondorengo informazioa azalduz:

9 eta 60 pertsona arteko taldeak (beharrezkoa da taldekideak gutxienez 9 pertsona izatea eta gehienez 60)
Eguna eta ordua.
Kontaktua.



Ekei Kulturweb S.L.L.