Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Soinuenea - Herri Musikaren txokoa - ITXITA!!

Soinuenea - Herri Musikaren txokoa - ITXITA!!

  • Museoaren Logoa

Herri Musikaren Txokoa museoaren erakusketan Juan Mari Beltran Argiñenaren bildumatik 400 musika-instrumentu baino gehiago ikusiko ditugu. Gainera, 600 baino gehiago daude sailkatuta biltegian. Ikertzaileek azkenekoak dituzte eskura.

Udalherria: Oiartzun

Lekua: Soinuenea Herri Musikaren Txokoa

Hasiera: 2017/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 3,00 €

Soinuenea Herri Musikaren Txokoa

Tornola kalea, 6 (Ergoien Auzoa) (20180) Oiartzun

Telefonoa: 943 49 35 78
Faxa: 943 49 35 78
Weba: http://www.herrimusika.org/
Emaila: herrimusika@herrimusika.org


Erakusketak mundu osoko musika-instrumentuak eta jostailuak ditu. Soinuaren iturrian, soinua ekoizteko sisteman oinarritutako sailkapen-sistema erabiliz multzokatu dira. Hori guztia osatzeko instrumentuen eta interpretatzaileen argazkiak daude. Halaber, azalpen-oharrak ageri dira. Erakutsitako instrumentuen grabaketak entzun daitezke, bai taldeka, baita banan-banan ere. Dokumentazio-zentroaren kontsulta eta ikerketa sailean sartzeko ordutegia aldez aurretik hitzartu behar da.

Herri Musikaren Txokoak duen dokumentu-bilduma Juan Mari Beltran Argiñenak bildu du, interpretatzaile, ikertzaile, egile eta irakasle bezala herri-musikan urte asko eman ostean. Bilduman musika-tresnak, baita herri musikaren eta instrumentuen idatzizko eta entzunezko informazioa ere ageri dira. Kasu batzuetan argitaratu da. Beste batzuetan, ez. Material hori guztia da dokumentazioaren, ikerketaren eta topaketen zentroa antolatzeko eta muntatzeko abiapuntua. Bertan herri-musikako herri-instrumentuak ikus daitezke.


Museoak hurrengoak ditu:

  • Musika-instrumentuak: Euskadiko eta munduko 1.000 instrumentu baino gehiago, multzo desberdinetan sailkatuta. Bost kontinenteetatik iritsiak dira.
  • Liburutegia: 3.000 unitate baino gehiago. Liburu eta argitalpen askatuez gain, bilduma zaharrak eta berriak aurki daitezke.
  • Fonoteka: 2.000 unitate baino gehiago diskoetan, kasetetan eta CDetan argitaratuak. Euskal musikaren bilduma zaharrak eta berriak, ehunaka grabazio zuzenean eginak informatzaileei, abeslariei eta instrumentu-joleei, kasetetan, zinta magnetofonikoetan eta DAT izenekoan.
  • Argazkien, filmen eta bideoen artxiboa: ehunaka argazki, datuak bildu diren urteetan zehar eginak.

Bisita didaktikoak

  • Erakusketako bisita gidatu hauetan mota guztietako hartzaileei Herri Musika eta herri soinu-tresnak era didaktiko, ulergarri eta entretenigarrian aurkezten zaizkie.
  • Ikastetxeetako eta Musika Eskoletako ikasleei musika klase teoriko, praktiko eta aktiboa eskaintzen zaie beraien musika ikasketen osagai.
  • Soinu-tresnen musikak hots (audio) sistemaren bidez entzuteaz gain, bisita didaktikoetan bitrinak ireki egiten dira eta bisita gidariak bertako zenbait soinu-tresnak zuzenean jotzen ditu.
  • Bestalde, eta bisita tailerra praktikoen gisa egiten denez, bisitaren zenbait momentuetan taldekoek bertako soinu-tresnak jotzeko aukera izaten dute.
  • Bisita hauetan ez da komenigarri taldeko pertsonen kopurua 20 baino gehiagokoa izatea. Bisitaren iraupena gutxi gora behera 90 minutukoa da.

Ezaugarriak: Oinez.
Iraupena: ordubete.

Prezioa:
Banakako bisita audioarekin: 3,00 € / pertsona.
Bisita gidatua taldean: 6,00 € / pertsona.
Bisita gidatua taldean: 60,00 € (aldez aurretik hitzartua).

Ordutegia:
Azteazkenetik ostiralera: 10:00-14:00/15:30-19:30
Larunbatetan: 10:30-14:00/15:30-19:30

Oharra: Adin guztietarako.

Herri Musikaren Txokoa
Tornola, 6- Ergoien
20180 Oiartzun
Tel./Fax: (00 34) 943 493 578
herrimusika@herrimusika.org
http://www.herrimusika.org



Ekei Kulturweb S.L.L.