Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Mollarri ezagutza zentroa

Mollarri ezagutza zentroa

  • Mollarri
  • Mollarri

Mineralak garraiatzeko Mollarriko kai zaharra berriki berreraiki izanak aukera bikaina ematen du Zarauzko industriaren iraganean ibilaldi interesgarria egin eta itsas zabaleko eta Getariako ikuspegi harrigarriez gozatzeko.

Udalherria: Zarautz

Lekua:  Zarautz

Hasiera: 2015/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 0,00

Zarauzko Udala

Plaza Lege Zaharra (Casa Portu) (20800) Zarautz

Telefonoa: 943134456 - 943130960
Faxa: 943130019
Weba: http://www.zarautz.com
Emaila: zarautz@udal.gipuzkoa.net

1906an Mollarriko kaia eraiki zen eta hara  joaten zen Asteasuko meategietan ateratako mineral guztia. Burdina 11 kilometroko  ibilbidea eginez garraiatzen zen haraino, 112 zutoinetan zintzilikaturik  airetiko kableetan ibiltzen ziren bagonetatan. Kaia 1923an itxi zen, besteak  beste, ontziak atrakatzeko oso egoera kaxkarrean zegoelako.

Zarautz ondare hori berreskuratu eta  jendearentzat ireki du. Ikuspegi zoragarriak eta, Iñurritzako bokaletik  (hondartzaren ekialdeko muturrean) nahiz Talaimendiko kanpinetik joanez,  kairaino ibilaldi atseginak egiteko aukera eskaintzeaz gain, Zarauzko  historiaren altxor honek badu ingurune hori ezagutzeko zentro bat ere, jarduera  eta erakusketa interesgarriekin.



Ekei Kulturweb S.L.L.