Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Aizpitta Adieraztegia bisitatzea - ITXITA!!

Aizpitta Adieraztegia bisitatzea - ITXITA!!

  • Aizpitta Adieraztegia bisitatzea
  • Aizpitta Adieraztegia bisitatzea
  • Aizpitta Adieraztegia bisitatzea
  • Aizpitta Adieraztegia bisitatzea
  • Aizpitta Adieraztegia bisitatzea
  • Aizpitta Adieraztegia bisitatzea
  • Aizpitta Adieraztegia bisitatzea

Burdinaren Mendia ezagutu nahi duenarentzat ezinbestekoa da Aizpitta Adieraztegia bisitatzea. Burdinak Euskal Herrian, Zerainen eta inguruetan izan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu. Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren ustiatzeari esker, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian, gizartean, arlo sozio-kulturalean etab. etan nolako eragina izan duen azaldu nahi digu.

Udalherria: Zerain

Lekua: Aizpita - Kiskalketa Labeak

Hasiera: 2015/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Zeraingo Turismo Bulegoa

Herriko Enparantza (20214) Zerain

Telefonoa: 943801505
Faxa: 943801606
Emaila: turismobulegoa@zerain.com

Aizpeako meategiak eta Aizpittako adieraztegia

Euskal Herriko Historian garrantzia handia izan du burdinaren ustiapenak, eta Zerain izan da burdingintzako gunerik garrantzitsuena. Gaur egun, gainera, Euskal Herrian ez da honelako beste gunerik: burdina lortzeko jarraitu beharreko prozesu guztia zuzen-zuzenean eta leku berean ikusteko aukera ematen duen leku bakarra baita.

Gaur egun, Aizpeako meategiak aurkitzen diren ingurunea (Burdinaren Mendia) Monumentu Multzo izendatua da eta datozen urteetan hainbat ikerketa jarriko dira abian, tokiaren benetako balioak azaleratzeko. Hau guztia jasotzeko eta bisitariei erakusteko Aizpittako Adieraztegia sortu dute, azken teknologiak era erakargarrian landuz burdingintzaren prozesua azaltzeko.

Historia eta burdinaren prozesua

Aizpeako meategien lehenengo erreferentziak XII. mendera garamatza, eta ordutik hasita, 1951. urtean gaur egun ikus daitezkeen labeak itxi ziren arte, burdin meategiak oso lotuta egon dira Zeraingo herriarekin.

Mende hauetan guztietan zehar jardun zabala izan dute meategiek eta jauntxoen esku izatetik, ingelesen menera aurrenik eta alemaniarrenera gero izan ziren Aizpeako meak.

Burdinaren Mendiak meagintzaren aztarna interesgarri ugari gordetzen ditu: lurrazpiko galeriak, lokomotoraren errailak...

Historia hori guztia eta burdingintzaren prozesua ezin hobeki azaltzen dute Aizpittako Adieraztegiko aretoek, ikus-entzunezko eta erakusgela modernoen bitartez.

Aizpitta Adieraztegia bisitatzea - Irekiera ordutegia:
Irailetik ekainera - Larunbat eta jai egunetan: 11.00 - 14.00 eta 15.30 - 17:30
Aste Santu, Uztaila eta Abuztuan - Asteazkenetik igandea: 11.00 - 14.00 eta 16.00-19
Gainerako egunetan aurrez erreserba eginda Zeraingo Turismo Bulegoan.



Ekei Kulturweb S.L.L.