Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Chillida Balenciaga. Forma tolesten

Erakusketa: Chillida Balenciaga. Forma tolesten

  • Kartela

Eduardo Chillidak (Donostia, 1924 - Donostia, 2002) eta Cristóbal Balenciagak (Getaria, 1895 - Valentzia, 1972) gipuzkoar jatorria eta adiskidetasun loturak ez ezik, oinarri filosofiko komuna ere badute. Biak dira galderaren eta esperimentazioaren seme. Edertasunaren eta harmoniaren bilaketarekin bat eginda, materia errespetu handiz lantzen dute, materialen taupadei —eskultorearen eta jostunaren kolaboratzaile leial eta zorrotzei— adi.

Udalherria: Getaria

Lekua: Cristobal Balenciaga Museoa

Ordua: 11:00-19:00

Hasiera: 2024/03/22

Amaiera: 2025/01/5

Sarrerak: 9,00 / 10,00 €

Cristobal Balenciaga Fundazioa

Aldamar parkea, 3 (20808) Getaria

Telefonoa: 943896002
Faxa: 943-326393
Weba: http://www.fundacionbalenciaga.com/
Emaila: getaria@fundacionbalenciaga.com

Ezabatze bidez sortzen dute, hutsik/beteta jokoa planteatuz eta muga berriak bilatuz beti. Forma tolesteak beren sortze lanetan sorrarazten duten barne espazioan sartzeko aukera ematen die, non proportzioa eta poesia ezinbestekoak baitira.

Partekatzen zituzten kontzeptu horiek izan daitezke Eduardo Chillida 1987an bultzatu zutenak "Balenciagaren omenez" obraren lehen estudioa egitera. Haren jaiotzaren 100. urteurrenaren testuinguruan, airea zizelkatzen zuen eskultorearen eta espazioa josten zuen jostunaren leku komunak esploratzera eta antzematera gonbidatzen gaitu erakusketa honek, "Atlantikoko argia" lagun.

Igor Uria Cristobal Balenciaga Museoko Bildumen zuzendariak komisariatua, eta Chillida Lekuko komisario taldearekin elkarlanean, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioaren, Sucesión Eduardo Chillidaren eta beste bilduma pribatu batzuen laguntza izan du erakusketak.

Bisitariek %10eko deskontua izango dute Chillida Lekurako sarbidean, Cristóbal Balenciaga Museoaren sarrera aurkeztuz "Chillida/Balenciaga. Forma tolesten" erakusketak iraun bitartean.

Cristóbal Balenciaga Museoaren eta Chillida Lekuren lagunek %50eko deskontua izango dute museoetako ohiko sarreren prezioan "Chillida/Balenciaga. Forma tolesten" erakusketak iraun bitartean.



Ekei Kulturweb S.L.L.