Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Tabakalera
Ordua: 20:00
Hasiera: 2022/08/11
Amaiera: 2022/08/11
Sarrerak: 10 €
Musika Hamabostaldia
Centro Kursaal<br>Zurriola Etorbidea, 1. (2002) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943003170
Faxa: 943003175
Weba: www.quincenamusical.com
Emaila: udala_quincena@donostia.org
Aditu dantza eta soinu-artea gorreriarekin eta keinu-hizkuntzarekin harremanetan jartzen dituen ikerketa da. Hauek baliatzen ditu koreografiarako mugimendu iturri agorrezin gisa, baita soinu iturri bezala ere, teknologia eta imintzio ezberdinak tarteko.
Aditu izenak ezberdintasunarekin topo egiteko gogoa islatzen du, lengoaiaren, isiltasunaren eta gorputzaren bidez, lengoaia eta hizkera guztiek berezkoak dituzten presentzia eta ausentziarekin, gorputzaren eta entzutearen bidez.
Entzumenaren mugak biluzten ditugu soinua eta isiltasuna gorputzaren bidez sentitu eta entzuteko aukera emanez. Ia entzuterik ez duten baina gorputza eta haren mugimenduak inork baino hobe aditzen dituzten horiei ahotsa ematen diegu.
Entzuteko gaitasunagatik bereizitako eta diskriminatutako kolektiboak gonbidatu eta batzen ditugu, haiek gorputzaren bidez entzuteko, aditzeko eta komunikatzeko duten gaitasunagatik.
"Fonozentrismoa "gorra" da entzuterik ez duen ahotsarekiko, ala belarriak estali besterik ez du egiten?" – Jacques Derrida
Eusko Jaurlaritzaren ekoizpena. Tabakalera, Goethe Institut & Dance On / DIEHL+RITTER erakundeen koprodukzioa. Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin.
Babeslea: Audika.
Lekua: Tabakalerako Patioa/p>
Laguntzailea: Tabakalera