Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertu: Wood Strings

Kontzertu: Wood Strings

  • Wood Strings taldea

Errekan Gora Jaialdiaren barruan, Eskoriatzako Aitzorrotz Kultura elkarteak Wood Strings taldearen kontzertua aurkezten du.

Udalherria: Eskoriatza

Lekua:  Eskoriatza

Ordua: 22:30

Hasiera: 2021/09/18

Amaiera: 2021/09/18

Sarrerak: Gratis / Dohain

WOOD STRINGS - Musika talde bat Aretxabaletako eta Arrasateko bost gaztek osatua. Wood Strings proiektu bezala 2016an hasi zen arren, esan dezakegu guztiaren jatorria gaztetasuneko lagun harremanetan dagoela. Paul, Oier, Asel, Eñaut eta Uso rock-ak heldu eta batu zituen.
Biolontxeloaz, bateriaz, baxuaz, gitarra elektrikoaz eta gitarra akustikoaz baliatuz, Paulen ahots urratuaren ezinbesteko laguntzarekin batera, rock, pop edo country doinuak nahasten dituzte.
Beraien erroak zeintzuk diren ahaztu gabe inongo konplexurik gabe rockaren beste iturri batzuetan sakontzeko erabili duten lan luzea da "Isladak": serioa eta osoa.
Aretxabaletako boskotearen hirugarren lan honetan, ahots urratu zein goxoen bitartez ageri dira hitzak; riffak gitarra elektriko eta akustikoaren artean nahasten dira; oinarri sendoa osatzen dute baxuak eta bateriak; eta txeloak melodiak zein plano efektistikoak proposatzen ditu.

  • Paul - ahotsa eta gitarra akustikoa
  • Oier - gitarra
  • Asel - bateria
  • Eñaut - celloa
  • Uso - baxua

Tokia: Gernika plazan.



Ekei Kulturweb S.L.L.